Recent Updates Page 451 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:55 am on 2013/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    zerba 

    iz. 1. BOT. Kenopodiazeoen familiako landare belarkara, erremolatxaren subespeziea dena. Nerbio zentral handia duten hosto handi eta jangarriak ditu eta barazki gisa lantzen da (Beta vulgaris subsp. vulgaris). 2. Ziapea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Entzun:

     

    Errezetak (sukaldean.com eta oizegin.com):

     
  • Maite 12:50 pm on 2013/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    dindirri 

    iz. 1. Sudurretik zintzilik dagoen mukia. 2. (batez ere B) Oihal edo soineko maiztutik zintzilikatzen den zarpa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [Sudurretik zintzilik dagoen mukia] ureri (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) moquillo (2) colgante, cola, harapo

     
  • Maite 8:47 am on 2013/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    beltzuri 

    1. iz. Bekozkoa. Beltzuri gogorrean ikusi dugu sartzen. 2. izond. Tristea; betiluna. • BELTZURI EGIN. Bekozkoa jarri. Ezkongabearen begitarteko zimurrak sakonagotu ziren beltzuri egiteraino. || BELTZURIKA. Beltzuri eginez.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bekozkoa] : amorru, bekozko, ernegaldi, errabia, haserre, haserretasun, irakidura, irakin, furia Ipar., haserredura Ipar., samur Ipar., samurdura Ipar., samurgo Ipar., amorrazio Heg., haserrekuntza Bizk., ernegazio beh., betilun g.e., errabiatasun g.e., hisigo g.e., muturtasun g.e., sumin g.e., errabiamendu zah., hira zah., kolera zah., hisia Ipar. g.e., kexeri Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e., sumindura Ipar. g.e., haserrego Ipar. zah.
    beltzuri izond.

    [bekozkoduna] : atsekabetu, bekozkodun, goibel, hits, ilun, kopetilun, triste, betilun jas., itun jas., gotilun neol., atsege g.e., atsekabedun g.e., mudurri g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) mala cara, ceño (fruncido) (2) triste; ceñudo, -a; enojado, -a
    fr (1) mine boudeuse (2) renfrogné, -ée ; sombre ; triste
    en (1) frown (2) grim; frowning
    port (1) cenho (2) carrancudo(a), cenhoso(a)

    Entzun:

    Beltzuri gogorrean hitz egin zion, erabaki hartan erantzukizunik ez zuela garbi utzirik.  [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gizon bat mahaiaren gaineko aldizkariak nahaspilatzen ari zen, beltzuri, odoluzki gaiztotu baten jabe bezain. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beltzuri (FlickrCC, Fabiana Zonca)

     
  • Maite 8:31 am on 2013/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    oihuztatu 

    du ad. 1. Oihuka esan, aldarrikatu. Gaztaina-saltzaileak gaztainak ez ezik, lanpernak, karrakelak eta lapak ere oihuztatzen zituen. 2. Oihuka egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [oihuka esan] : aldarrikatu, aldarri egin Ipar., kridatu Ipar., pregonatu Heg.
    [oihu egin] : alarau egin, deiadar egin, garrasi egin, oihu egin, oihukatu, oihuz egon Ipar., heiagora egin Ipar. g.e., oihutu Ipar. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) vocear, vociferar, pregonar (2) gritar, clamar, chillar, relinchar
    fr crier, proclamer
    en shout, clamour for, cry out for
    port gritar, clamar

    Entzun:

    Han bildutakoek euren desadostasuna adierazteko hitz gogorrak oihuztatu zituzten.

    oihuztatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:23 am on 2013/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintxamari 

    iz. ZOOL. Hirudinoideoen klaseko ornogabe anelidoa, gorputz zapala eta bentosa bilakatutako zenbait segmentu dituena. Hainbat animaliaren kanpoaldeari atxiki eta odola eta beste likido organikoak (giza odola, adib.) zurgatuz bizi den ektoparasito hermafrodita da (Hirudo medicinalis).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [zizare mota]: izain,  odol-edale Ipar., xintximari Ipar., uxadan Ipar. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sanguijuela
    fr sangsue
    en leech
    port sanguessuga

    Entzun:

    Txintxamari xurgatzailetzat zuten gehienek gizon hura.

    txintxamari (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:36 am on 2013/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zapoka 

    adb. 1. (Ipar.) (ibili, jolastu eta antzeko aditzekin) Begiak estalita dituen batek beste lagunei esetsi eta heltzean datzan jolasean arituz. (Elhuyar Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    zapoka (AN ap. A EY IV).

    Jugando a cierto juego infantil. “Estando uno cegado e inclinado, los compañeros le golpean en la espalda con una boina; y empieza aquél a buscarle” A EY IV 384.

    Sinonimoak:

    [zapoka] itsumandoka (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (ibili, jolastu aditzekin) a la gallina ciega [juego infantil]
    fr (jouer) à colin-maillard
    en (to play) blind man’s buff
    port (jogar) o cabra-cega

    Entzun:


    Ez da gauza asko behar zapoka ibiltzeko: ezkutatzeko leku bat eta aurkituko zaituen pertsona bat. Eta aurkituko zaituenean irri egitea, muxu bat ematea gero, eta besarkada eder bat. 
    [Zapoka, Xabier Gantzarain (Berria, 2013-05-22)]

    zapoka (Wikimedia Commons)

     

     
  • Maite 10:09 am on 2013/05/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    maluruski 

    Zerbait gaizki edo nahi ez bezala gertatu dela adierazten duen adberbioa.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    maleruski.

    Desgraciadamente. Bena helas maleruski, / eztükezü ordü / heiagora eta maraska / segürki eginen düzü. Xarlem 677. Maleruski ni hil banendi bidaje lazgarri hortan. Etch 246.

    Sinonimoak: adond. g.e.
    [zoritxarrez] zoritxarrez, zorigaitzez, tamalez, ondikoz, damurik (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desgraciadamente, por desgracia
    fr malheureusement, par malheur
    en unfortunately
    port desgraçadamente, por desgraça

    Entzun:

    Esperientziagatik dakigu, aurretik izan direlako gisa bereko saio batzuk-batzuk. Granjero busca esposa, ¿Quién quiere casarse con mi hijo? eta antzekoak hasieran dira interesgarrien. Abiatzearekin jotzen dute goia, gerora, apurka eta maleruski, beherantz amiltzeko. Beraz, oraintxe da Un príncipe para Corina ikusteko unerik aproposena. [Harra eta neroni, Haritz Galarraga (Berria, 2013-05-22)]

    maluruski (FlickrCC, Jordi@photos)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel