Recent Updates Page 554 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 3:36 pm on 2011/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    luzoker 

    iz. BOT. 1. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, zurtoin herrestari edo igokaria, hosto handi eta iletsuak eta ezkila-formako lore hori eta handiak dituena. Fruitua pepo mamitsua da (Cucumis sativus). 2. Delako landarearen fruitua, egosita edo gordinik jaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:48 am on 2011/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    menturazale 

    mentura: iz. Zoria, ustekabean edo arrazoi jakinik gabe gertatzen denaren alegiazko zergatia; ustekabeko gertakaria (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    menturazale, benturazale (S ap. Lrq).

    Aventurero. Zaldun bentura-zalea zera da, ez bat eta ez bi, ebaindua naiz enperadore izaten dana. Berron Kijote 174. Bentura-zaleen bizilegea baiño zaillagorik ez bait-da beste bat munduan. Ib. 228. Menturazaleen sasoia amaitu den. BAtx Etiopia (ed. 1983), 60. (Orotariko Euskal Hiztegia)


    Sinonimoak: izond.
    abenturazale, abenturari, benturazale (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aventurero, -a
    fr aventurier, -ère
    en (1) adventurer (2) adventurous

    Fastfatumen bertsioa:

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

    Ruper Ordorikaren bertsioa:

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 5:58 am on 2011/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    zinginarri 

    iz. Ustezko ahalmen edo indar berezia duen objektua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kutuna]
    kutun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amuleto
    fr amulette
    en amulet

    Beti soinean eramaten zuen lagunak oparitutako zinginarria, erabat sinetsita baitzegoen hark zorte ona ekarriko ziola.

     
  • Maite 7:11 am on 2011/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    autubatzaile 

    izond. Esamesak kontatzeko zaletasuna duen pertsonaz esaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [kontakatilua]
    salatari, txalanda Bizk., nontzebarri Bizk. beh., kontakatilu Gip. beh., salati g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chismoso, -a; entrometido, -a
    fr cancanier, -ère ; indiscret, -ète
    en gossiping

    Alde guztietara heltzen zen gure lagun autubatzailea, eta beti genekien beragandik inguruetan gertatzen zen dena. Etxba Eib. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

     
  • Maite 6:18 am on 2011/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    txirriporro 

    1. iz. Nahaspila; istilua. 2. izond. Hitzontzia. 3. izond. Pedantea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) nahaspila, istilu, desordena, anabasa, nahasmen (2) sasimaisu, pedante, sasijakintsu, sasijakitun (3) berritsu, berbontzi, hitzontzi, eleketari, kalakari, erausle, jarduntsu (4) berbaro, zarata, txutxu-mutxu, autu-mautu, hizki-mizki, ulu-mulu, ele-mele, erran-merran  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) desorden, desbarajuste, revoltijo; alboroto, jaleo, confusión (2) charlatán, -ana, hablador, -a (3) pedante, rebuscado, -a
    fr (1) désordre, confusion (2) bavard, -e ; hâbleur, -euse (3) pédant, -e
    en (1) disorder, mess, chaos (2) gossipy, talkative, loquacious (3) pedantic; pompous, pretentious

    Denek batera sartu nahi izan zuten kontzertura, eta sekulako txirriporroa sortu zen futbol-zelaiaren ateetan.

    -Ixo, txirriporro halakoa!

    Baina nondik atera da ume txirriporro sasijakintsu hau? [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • konatxe 10:41 pm on 2011/06/01 Permalink

      Gaztiok, ez egin kasu Maitek kontatzen dizuen berbazopa horri guztiari, neuk esango baitizuet zer adierazi nahi duen egiazki eta benetan TXIRRIPORRO hitzak: Berez da PORRO arront bat, bakoitzak nahi duen osagaiekin eginikoa, baina fin xamarra, TXIRRI baten lodierakoa. Eta luzexka, hori bai. Ale, orain badakizue benetan zer den TXIRRIPORRAOA. Garbi hitz egin behar zaio gaztediari. Zer arraio.

    • Maite 7:03 am on 2011/06/02 Permalink

      Aupa, Konatxe!
      Nondik atera duzu azalpen hori, Orotariko Euskal Hiztegitik edo? Ez dut inon topatu… 🙂

  • Maite 5:29 am on 2011/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    terrenta 

    iz. Monotonia, gauza beraren errepika nekagarria. Inazio Beltxaren etxola zen egun guztietako terrentatik ihesleku bat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (Harluxet eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)
    [gauza beraren errepika negargarria] terrenteria Ipar., monotonia, ohitura, erabatekotasun
    [nagi] gibelandi, prakaman, egonarritsu, patxadatsu, epetsu, geldo, nagi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es monotonía, rutina
    fr monotonie
    en monotony

    Inazio Beltxaren etxola zen egun guztietako terrentatik ihesleku bat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 6:29 am on 2011/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuxkuxero 

    izond. Kuxkuxean aritzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: nontzebarri Bizk. beh., kontakatilu Gip. beh., begiluze, kurioso, jakingura, elatari, barrandari, mihiluze, ikusbera, ikusmira (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es husmeador, -a; fisgón, -ona
    fr curieux, -euse ; fouinard, -e
    en nosy, snooper

    Baina, bitartean, ahal bezain lasai gosaltzen ari ziren tabernako etxekoandre jatorrari esker, honek kuxkuxero eta sudurluze guztiengandik urrun zegoen jangela lasai batean atera baitzien gosaria. [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel