bozkatu
Hauteskunde edo zerbait erabaki behar den batzar batean iritzia adierazi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)
Hauteskunde edo zerbait erabaki behar den batzar batean iritzia adierazi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)
adb. Sigi-saga. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: sigi-saga, sigi-sagaka, sigi-sagan, zeharka-meharka, ikur-makurka, esemeseka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es en zigzag, haciendo eses
fr en zigzag, en zigzaguant
en zigzagging
Haurrentzako liburuetatik hartuak dira honako metagrama jostagarriak: risti-rasta, terrela-merrela, ttirun-ttarun, txintxina-mintxina, txirriki-mirriki, txirristi-mirristi, txukutu-txakutu, txoko-moko, xegeren-megeren, xikitun-xakatun, xingola-mingola, xiri-xara, zirrin-zarran (OLAIZOLA). [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006) Orr.: 34] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
izond. Alaia. Arrantzale eta lehortar, hantxe zebiltzan betargi eta irribarreka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond. jas.
[alaia] alai, alaitsu, alegera Ipar., arrallant Zub., arrai L-BN, alegre Heg. beh., arraitsu L-BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) semblante risueño, (de) buena cara; (de) cara alegre (2) que puede ver, vidente
Baionatik irten zirenetik Willemek ez zuen lehengoa ematen, bizitza osoan desiratutako ametsa bete izan balu bezain betargitsu ikusten baitzen gizona Zarautzen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Hemen, Lisboako ekiak dena ekain jantziz edertzen duen honetan, Ulugbek betargi eta apal dabil, gurekin orain egiten dituen itzultzaile lanetan behin betiko sartzeko atea hemen duela eta, pozik. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
1. Probar, degustar. v. 3 mustatu.
Mustu dezagun lenbailen, lagun. ‘Nous boirons les étrennes’. Or Mi 15.
2. “Estrenar (AN-larr-araq, B)” A Apend. (Orotariko Euskal Hiztegia)
Sinonimoak: ad. (Elhuyar Hiztegia)
(1) probatu, dastatu, mustatu, txestatu
(2) estreinatu
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) probar, degustar (2) estrenar, inaugurar
fr (1) déguster, goûter, savourer (2) inaugurer, étrenner
en (1) to taste, to try; to savour (Br); to savor (Am) (2) to open; to inaugurate
Diotenez ekainaren 5ean Espainiako erregina Getariara joango da Balenciaga museoa mustera. @theklaneh
iz. Lgart. Guardia zibila. Txapelokerren kapela beltzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Bizk. beh.
[guardia zibila] guardia zibil , pikolo, trikorniodun, karabinero, sardinazahar (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) (gaitzesgarria) guardia civil (2) tricornio
fr (1) garde civil (2) tricorne
Senarra eta alaba hilak zirela aditzera eman zioten zibilek, eta hala ote zen jakin nahi zuen batik bat. Ez zen fio. Gezur asko sinestarazi nahi izan zioten txapelokerrek, izutu, zigortu eta bere lepotik barre egiteko. [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008.) Orr.: 22] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
izond. (G eta B) (bi silabatan esaten da) Trebea, gaitua. Bertsolari iaioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond. Gip.
[trebea] artetsu, esku-trebe, jeinutsu, mainatsu, trebe, adret Ipar., antzetsu Ipar., artez Ipar., pijo Gip., abil beh., entregu Ipar. g.e., errime Bizk. g.e., bitore zah., agudo Ipar. zah., fetxo Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es hábil, diestro, -a; experto, -a
fr habile, adroit, -e ; expert, -e
en skilled; accomplished; skilful (Br); skillful (Am)
Alberto afaltzera geratuko zela esan zigun amak, sotoko kontuak egin behar zituztela, kontable iaio bihurtua baitzebilen ama azken aldian. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. BOT. Landareen zurtoin eta adarretan hazten diren organo gehienetan orrikara eta berdeetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Reply