Recent Updates Page 557 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:56 am on 2011/05/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    sekula 

    1. adb. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula ez zait horrelakorik gertatu. Ikusi al duzu sekula horrelakorik? Eta sekula ere ez da momentu bat geldituko. 2. Ik. 1 mende. • SEKULA GUZTI(E)TAN. Beti. Sekula guztian biziko bagina. || SEKULA SANTAN. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula santan ez du bukatuko. || SEKULAN. Sekula, inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekulan ez du horrelakorik egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [inoiz ere ez]
    behin ere, egundaino, egundo, inoiz ere ez, inoiz ez (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (baiezkoak ez diren testuinguruetan; ondoan ere har dezake) nunca, jamás; alguna vez (2) siglo
    fr (ezezko, galderazko testuinguruetan) jamais, un jour, par hasard
    en (1) (ezezko testuinguruetan) never (2) (galderetan, baldintzetan…) ever

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:18 am on 2011/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    adiskidetasun 

    iz. 1. Bi pertsonak elkarri dioten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena. 2. (hed.) Bi erakundek, herrik, elkartek, etab.ek elkarrenganako duten begikotasuna edo atxikimendua. Herrien arteko adiskidetasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [adiskidantza]
    laguntasun, adiskidantza L-BN, adiskidego Zub., adiskidetza Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) amistad, compañerismo, afecto (2) (hed. herri, herrialdeen… artekoa) amistad
    fr amitié, camaraderie
    en friendship; affection

    Adiskidetasun platonikoa, besterik gabeko adiskidetasuna, ukiturik gabeko adiskidetasuna, dardararik gabeko adiskidetasuna. [Eta emakumeari sugeak esan zion, Lourdes Oñederra (Erein, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    adiskidetasun (FlickrCC, by hoyasmeg)

     
  • Maite 8:14 am on 2011/05/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirastasun 

    iz. Ziratsa denaren nolakotasuna. [zirats (V-ger ap. A). “Guapo, bello de cara” A. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    Sinonimoak: iz. edertasun, galantasun, dotoretasun.

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es guapura, hermosura, belleza
    fr beauté
    en handsomeness

    Haren zirastasunak txunditurik utzi ninduen.

    zirastasun (FlickrCC, by x-ray delta one)

     
    • leire 8:44 am on 2011/05/12 Permalink

      Ondo aukeratutako argazkia! Zein ziratsa zen Paul Newman!

    • Maite 9:04 pm on 2011/05/12 Permalink

      Bai, ezta? Egon naiz begira: James Dean, Robert Redford… Argazki honekin topo egin dut eta ez dut zalantza gehiago izan. 🙂

  • Maite 8:14 am on 2011/05/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskuzabaltasun 

    iz. Eskuzabala denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bihotz-zabaltasun, bihotz-handitasun, borondate, emankortasun, liberaltasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es generosidad
    fr générosité
    en generosity

    Eskuzabaltasuna iraultza handien ohorea da -esan zuen Merceryk, duintasunez. [Esperantza, Andre Malraux / Karlos Zabala (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:37 am on 2011/05/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    elkartasun 

    iz. 1. Bi lagun edo alderdiren artean elkarri laguntzeko egiten den hitzarmena. Jainkoak Abrahanekin egin zuen elkartasuna. 2. Helburu bera dutela edo gauza bera komeni zaiela ikusten duten lagunen artean elkarrekin aritzeko edo elkarri laguntzeko sortzen den batasuna. Elkartasuna gauza beharrezkoa da senideen artean. Estatuko herrien arteko elkartasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [solidaritatea]
    batasun, batze, elkarketa, elkartze, solidaritate, bakuntza Ipar., batzaldi g.e., elkarte g.e., batuera zah., batutasun zah.
    [elkargoa]
    egiune, elkar-hartze, hitzarmen, itun, ituntze, kontratu, akordio Ipar., paktu Ipar., itunpen g.e., ongunde g.e., patu Ipar. g.e., elkargo zah., abeniko Ipar. zah., aliantza Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) solidaridad, unión (2) alianza, pacto (3) relación (4) asociación, sociedad, unión; compañía, sociedad mercantil; congregación
    fr (1) solidarité (2) alliance, pacte, accord
    en (1) solidarity, support (2) alliance, agreement

    Elkartasun handia ezagutu zuen eta ez zuen sekula aski eskertu ahal izan, elkartasun hari esker iraun baitzuen, dudarik gabe, bizirik. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:45 am on 2011/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    maitasun 

    iz. 1. Norbait, biziki gogoko edo atsegin duen norbait edo zerbaiten ona bilatzera edo haren alde egitera bultzatzen duen sentimendua edo joera. 2. Pertsona batenganako erakarpenezko sentimendu bizia, samurtasuna eta erakarpen fisikoa barne hartzen dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [amodioa]
    maitatze, nahitasun, amodio Ipar., onerizko jas., maitazarre jas., maitakuntza g.e., maitantza g.e., askonahi zah., onerizte zah., oniritzi zah., amore Ipar. zah., maitagune Ipar. zah., askogura Bizk. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) amor, gusto, simpatía (2) amor, atracción
    fr amour, affection
    en love

    Derrota bat ez dela derrota guztiak, maitasun bat ez dela maitasun guztiak. [Errua eta maitasuna, Markos Zapiain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • leire 8:54 am on 2011/05/09 Permalink

      Nik katu bat lagako dizut: “Maitasuna” Pantxoa eta Peiorena: http://www.youtube.com/watch?v=_hfIoVWkCi8
      Letra hemen:http://tinyurl.com/43a9sx4

    • xme 10:14 am on 2011/05/09 Permalink

      Nik ere esaldi bat utziko dut ba: Joxean Agirreren “Romain zen bere izena” eleberrikoa:
      “Azken erregu baten agiria izan zitekeen, azken aukera baten eskaintza, azken agur bat besterik gabe edo hiru gauzak batean, maitasunezko azken agur guztietan uzten baitiogu itzulerari zirrizturen bat zabalik.”

    • Jozulin 2:45 pm on 2011/05/09 Permalink

      Eta zuk azaldu nahi didazu maitasuna zer den? Maitasuna zeu zara!
      Pa! ^_^

    • Luistxo 2:54 pm on 2011/05/09 Permalink

      Ez dute euskal hiztegiek “Maitasuna egin” forma jasotzen “Txortan/larrutan egin” ezagunaren sinonimotzat?

    • Maite 3:57 pm on 2011/05/09 Permalink

      Ba, antza denez, amodioa egin onartzen du Elhuyarrek: amodioa egin; sexu-harremanak izan. Biak gauza bera izango balira bezala. Ez dira, ez?

      Bestalde, Zehazkik hauxe dio: “Hacer el amor: maitasuna egin, amodioa egin.” Bueno, hau gehixeago gerturatzen da… 🙂

    • markos zapiain 4:35 pm on 2011/05/09 Permalink

      Egia diozu, Maite, larrua jo eta amodioa egin ez dira sinonimoak, kanpotik begiratuta antzekoak diruditen arren. Amodioa egitea da maite duzunarekin larrua jotzea, baina tai chi chuan-ean arituko bazina bezala.

      “Amodioa egin” Ramon Saizarbitoriak erabili zuen lehenbiziko aldiz, “Egunero hasten delako”n.

    • Patxitrapero 6:07 pm on 2011/05/09 Permalink

      Bakoitietan Asun, bikoitietan Mariasun; jakin dezue halako batez, biekin naizela zaldun; sentitu zerate adardun, eta nere bizitza bihurtu dezue asun; baina sinetsidazue sinetsi, benetan ari naizenez! Biei dizuet MAITASUN 😉

    • itziar 11:57 pm on 2011/05/09 Permalink

      Sekretuak gordean du xarma, eta maitasun klandestinoek ere halaxe. Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (EPG-ri esker)

    • Ferran Cerdans Serra 4:47 pm on 2011/05/10 Permalink

      “Maitasuna bekaturik gabe arrautza gatzik gabe bezalakoa da”, Luis Buñuel

    • irune 11:54 pm on 2011/05/10 Permalink

      Esan daiteke maitasun penengatik naizela gizen. [Soinujolearen Semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    • Maite 8:23 am on 2011/05/11 Permalink

      Beste bat:
      Maitasuna ez zetorren beti zuzen, bihurgunerik gabe, artez; batzuetan zeharkako bidea hartzen zuen, biderik bihurgunetsuena. [Marina Suredaren amets urratuak, Joxe Belmonte (Erein, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

  • Maite 12:33 pm on 2011/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    mailu 

    iz. 1. Kolpeak emateko eskuerreminta, metalezko buru begidun batez eta bertan sartzen den gider batez osatua. Iltzeak eta errematxeak sartzeko, forjatzeko, etab.etarako erabiltzen da. Material bigunak jotzeko mailuek buruaren muturra plastikozkoa izaten dute.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel