1. du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ardiak bildu. Dirua bildu. 2. da ad. Hainbat lagun zerbait egiteko toki jakin batera joan. Elizara bildu. Euskaltzaindia Donostian bildu zen atzo. 3. du ad. Zerbait material batez (paperez, ehunez, plastikoz, etab.ez) inguratuz estali. Maindire batean bildu zuten Jesusen gorputza. 4. du ad. Norbaitek besteren gogoa bereganatu. Norbait lausenguz bildu. 5. du ad. Tolestuz jaso. Oihalak bildu. Egingo al duzu mesede hanka horiek biltzea eta beste nonbait jartzea? 6. du ad. Jetzi. Behiak bildu. 7. da/du ad. Laburbildu. Hitz batera bilduz gorabehera: haiek gazte, ni zahar. 8. du ad. Bat egin, elkartu. Biak bildu zituen lokarria ez zuen heriotzak berak eten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:ad.
[sakabanaturik dagoena batu] batarazi, bateratu, batu, bil-bil egin, biribilkatu, goititu Ipar., biribilatu g.e.
[bat egin] anaitu, bat egin, bateratu, batu, batzartu, biribilkatu, elkartu, batetaratu Ipar., batzandu Bizk., botitu Zub., biribilatu g.e., juntatu zah.
[laburbildu] bihurtu, itzuli, laburbildu, laburtu
[(paperez-edo) inguratu] bil-bil egin, biribilkatu, inguratu, itzulikatu Ipar.
[tolestuz jaso] aireratu, jaso, airatu Ipar., altxatu Ipar.
[gogatu] Ipar. bairatu, gogatu Zub. jas., konbentzitu Heg. g.e.
[pilatu] metatu, pilatu, moltsotu Bizk., mondoinatu Lap., mordotu g.e., mordoxkatu g.e., opildu, montoitu zah.
[biribilkatu] biribilkatu Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) reunirse, juntarse (2) reunir, recolectar, recoger, recopilar (3) [oihalean, paperean] envolver; [zauria] vendar; [haurra] enfajar (4) atraer; convencer (5) obtener, conseguir, ganar (6) contraer una enfermedad (7) doblar, plegar, recoger (8) ordeñar (9) unir, juntar (10) enrollar(se), enroscar(se) (11) resumir(se), condensar(se)
fr (1) (se) réunir, (se) rassembler (2) recueillir, collecter, amasser, récolter, ramasser, annexer (3) envelopper, panser (4) doubler, plier, replier (5) unir, joindre
en (1) to meet; to gather, to collect; to get together (2) to collect (3) to compile; to gather, to collect, to bring together (4) to pick; to harvest, to gather; to bring in (5) to wrap
Zer erein, huraxe bildu. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Luistxo 10:23 am on 2011/05/07 Permalink
Baldin eta bart gauean, beste modu batean… Goiz askotako pentsakizuna, ai! Gaurk goizekoa ere 🙂
Logikako “baldin eta soilik baldin” formula, belarrira ematen duen antinaturaltasun ukitu horrekin ere, polita iruditzen zait neuri.
Maite 12:49 pm on 2011/05/08 Permalink
Ulertzen dut oso ondo zer esan nahi duzun, Luistxo: baldin eta bart gauean hura esan ez banu, edo esan nuen hura beste modu batera esan banu, edo beste hura egin ez banu… Baina esandakoa esanda geratzen da, eta egindakoa eginda, ezta? 😉
Antinaturala izanik ere, niri ere gustatzen zait.