Recent Updates Page 640 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:00 am on 2009/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kezulo 

    iz. Tximinia, kebidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  tximinia, kebide, ke-aho, ke-hodi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    […], eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak; hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean; ta hantxe egon ohi ziren askotan, ke-zulo azpian, lurruntsu, laratzetik behera zilintzilika, zezinaren itxuran, baserri hartakoen “azkiñiko” busti ta basaz lohituak. [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kezulo

    kezulo (FlickrCC)

     

     
  • Maite 8:02 am on 2009/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskuare 

    iz. Nekazariaren lanabesa, hamar, hamabi hortz edo gehiago dituen zurezko haga batez eta hari zut edo zeihar jositako gider batez osatua. Baserritarrak, sega erabili ondoren eskuarea behar izaten du, belarra biltzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  altxarrastelu, arrastelu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) ; arrastelu, eskutaila  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    -Azpildar maiteok – esan zuen -: Azpil herri atzeratua da, pobrea, eta zuen aitzur, eskuare eta lan-tresna guztiak atzeratuak geratu zaizkizue. [Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur) 

    eskuare2

    eskuare (FlickrCC)

     

     
  • Maite 8:22 am on 2009/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    aitzur 

    iz. 1. Lurra lantzeko eta harrotzeko lanabesa, maizenean zurezko kirten batez eta hari loturik doan burdinazko xafla lau eta ahodun batez osatua. 2. (herr.) Mozkorraldia. • aitzur-begi. Kirtena burdinazko xaflan sartzen den zuloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [mozkorraldia] beh. hordialdi, hordikeria, horditasun, mozkor, mozkorkeria, mozkorraldi, mozkortasun, zakur beh., katu Bizk. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Ia egun osoa ematen zuen aitzur lanean lastozko kapelu handi bat jantzita. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Seguru putetan ibilitakoa zela Cortesetan, eta aitzur galanta harrapatuta zetorrela. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aitzur2

    aitzur (FlickrCC)

    aitzur

    aitzur

     
  • Maite 9:00 am on 2009/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    korta 

    iz. 1. Saroea. 2. (B) Ukuilua. • korta txiki edo erdi. Udako saroea. || korta nagusi edo oso. Neguko saroea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) sarobe, saroi, bazka-zelai  (2) ukuilu, tegi, abeltegi, abeletxe, eskorta, artegi (ardiak), behitegi (behiak), itegi (idiak), txahaltoki (txahalak), txerritegi, txerrikorta, zaltegi (zaldiak), zalditegi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Alabengatik geratu nintzen zuloan, gerra garaian zaldi korta batean ez amaitzeko ahaleginak eginez.  [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    korta

    korta (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:31 am on 2009/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txondor 

    iz. 1. Ikatza egiteko eratzen den kono-formako egurmeta. Egurrak bata bestearen gainean jarriz eta erdian zulo bat utziz egiten da eta ondoren lurrez eta goroldioz estaltzen da. Gero su ematen zaio, eta egurra zeharo erre gabe pixkanaka egosten da; horretarako, suak airea har dezan, alboetan zuloak egiten zaizkio. Hamar egunen buruan ikatza egina dago, ondoren zuloak itxi eta bost egunez pixkanaka txondorra itzali egiten da. 2. Gangaren erpina. • txondor-zulo. 1. Txondorraren erdian eratzen den zuloa. 2. Txondorra egin ohi den lekua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) zendor, egur-meta, txortegur, ikaztobi (2) ganga-erpin, sabai-erpin  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Piztuta ikusi nahi zuten txondor itzela. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur) 

    ”]txondor

    Irakurri edo ikusi gehiago:

     
  • Maite 8:43 am on 2009/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    mandio 

    iz. 1. Baserrietan, ukuilu eta teilatuaren artean egon ohi den gela-antzekoa, sarritan zabala, eta aleak, belar ondua, fruituak, etab. edukitzeko erabilia. 2. Toki horretara sartzeko bidea edota zubia. 3. Aletegia. 4. (Ipar.) Abereentzako etxola. 5. Dolareetako oholetako bat.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [ganer, ganbara, sabaia] ganbara, sabai, ganer Ipar., mandiota g.e. [abereentzako etxola] Ipar. abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., korta Bizk., establia Ipar. g.e., ezkaratz Ipar. g.e., estrabi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean.  [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mandio

    mandio (FlickrCC)

     

     
  • Maite 12:04 pm on 2009/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    ihartze 

    iz. (Ipar.) Udazkena, larrazkena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: udatzen, larrazken Ipar., udagoien Bizk., neguantz g.e., ihartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Udazken, ihartze, larrazken, neguantz, udagoien, udatzen … Makina bat hitzek adierazten dute urte-sasoi honetan gertatzen dena. Gure atzinekoek hagitz ongi ezagutzen baitzuten bizitzaren zikloa.  [Udazkena (Urtaroak eta IV) , Axular.net]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel