Recent Updates Page 641 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:58 am on 2009/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    txanbil 

    iz. 1. Ipurdia eta lepoa estua eta sabela, berriz, zabala dituen buztin errezko ontzia. 2. Ontzi horretan sar daitekeen adinako kantitatea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) suil, pegar, txantxil, lusuil, tina, ferreta, edarra, murko (2) txongil, potiz, potin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Txanbil bat ireki eta kolore gorriko edari bat isuri zuen Alkimistak mutilaren edalontzian. [Alkimista, Paulo Coelho / Xabier Aranburu (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txanbil

    txanbil (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:50 pm on 2009/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    lursagar 

    iz. (Ipar.) Patata. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  patata (Adorez Sinonimoen Hiztegia) 

    Ez zuen sekulan jaten esne izpi bat beizik, eta bakar aldi batzuez lursagar egosi zonbait. [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lursagar

    lursagar (FlickrCC)

     

     
  • Maite 8:07 am on 2009/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    meta 

    (1) iz. Lurrean gauzak elkarren gainean jarriz egiten den pila; besterik adierazten ez denean, haga baten inguruan biltzen den belar- edo garo-pila.  (2) KIM. Bentzenoaren bi hidrogenoatomo ordezkaturik dituzten deribatuetan erabiltzen den aurrizkia, 1-3 posizioak ordezkatuta daudela adierazteko.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [lurrean gauzak elkarren gainean jarriaz egiten den pila; berezk. belarra edo garoa] mordo, multzo, pila, sail, talde, tanda, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., saihera Ipar., tropel zah., saldo Sort., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., ate Zub., alde g.e., sarda g.e., murru Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., montoi zah., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)  (1) pilo, pila, multzo, mordo (2) helmuga, muga (3) xede (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Aurrean, sail lau baten ertzean, bi belar meta zeuden, eta traktoretxo gorri bat, jostailuzkoa ematen zuena; harantzago, artasoro batek ehun bat metro hartzen zituen luzeran, eta hurrengo muinoaren oineraino iristen zen. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    meta

    Ardiak metarekin (GureGipuzkoa.net)

    Irakurri:  Belar meta, Xabier Lekuona (Berria)  

     
  • Maite 8:51 am on 2009/09/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    sigi-saga 

    1. iz. Lerro hautsia, segmentu zuzenez osatua eta sarguneak eta irtenguneak (angeluak eratuz) dituena. 2. adb. Sigi-saga eginez. Mozkorra zen eta sigi-saga zeraman bere autoa. • SIGI-SAGAN. Sigi-saga eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sigi-sagaka, sigi-sagan, zeharka-meharka, ikur-makurka, esemeseka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hortik behar da jautsi Ibañetara, lehengo Napoleonen bide zaharra kurutzatuz, sigi saga, oraingo errepideari behera. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Amuitz 1:27 pm on 2009/09/25 Permalink

      Hondarribia aldean XIRALDOKA esaten zaio sigi-saga ibiltze horri

    • Maite 8:03 pm on 2009/09/25 Permalink

      Zuk esandako xiraldoka hitzatik tira eginez, ziraldoka eta zealdoka hitzetara iritsi naiz …Politak benetan! Mila esker, Amuitz. 😉

  • Maite 9:00 am on 2009/09/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    larrazken 

    iz. (Ipar.) Udazkena. Udaberria hastetik larrazken bukaeraraino. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: udazken, udagoien (Adorez Sinonimoen Hiztegia); udatzen, udazken, udagoien Bizk., neguantz g.e., ihartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Larrazken bukaeran abarrari lotu hostoaren antzera ikara zen suprefeta, bonba zuzendua zitzaiola konturatu zenean. [Hiruko, Itxaro  Borda (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:17 am on 2009/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    buruzki 

    adb. Buruz buru; aurka. Zorioneko automobil horiekin elkarren buruzki dabiltza. Niri buruzki nor eta zu haserretu.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) kontra, aurka (2) manta, burusi, tapaki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orduan etnologiaren, soziologiaren aurka; erromantizismoaren aurka eta Unescoren eta Collège de Franceren aurka ere, eskuindarrei eta ezkertiarrei aitzi halaber, eta demokrazietan egun baldanki praktikatzen omen den tolerantziari buruzki, Finkielkrautek metafisika errebindikatzen du! Egia esan, garaiotan meritu pixka bat badauka, norbaitek horrela metafisika errebindikatzeak, eta errigoroski arazo kulturalen eta politikoen ulerpiderako beharrezko legez errebindikatu, ez kosmologiarako edo. [Euskal Herria krisian, Joxe Azurmendi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:00 am on 2009/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    bafada 

    iz. (Ipar.) 1. Ahokada, ahotik behingoaz botatzen den airea. Bafadatik ezagutzen diat pattarra edan duala. 2. Hats-moduko airebolada. Azienden gernu-bafadatik urruntzea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) ahobete, ahokada, ahota, ahotada, ahotara, aire bolada, arnasots, pafa (2) buhada, buhako, putz, putzaldi, ufako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hilda zegoen arren, eztarrian pilaturik zuen azken aire bafada ez zuen oraindik bota, itxuraz, harik eta Robertok eta bere kideak haren gorpua altxatu zuten arte.  [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel