Recent Updates Page 642 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:57 am on 2009/09/19 Permalink | Reply  

    txindilla 

    Dilista izendatzeko Etxarrin erabiltzen den hitza (agonirena) iz. 1. BOT. Leguminosoen familiako landare belarkara eta urterokoa, erdiigokaria eta bi hazi biribil, zapal eta jangarri dituzten lekak ematen dituena (Lens culinaris). 2. Delako landarearen hazia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  

    • dilista, ilarxabal, txintxila  (Adorez Sinonimoen Hiztegia) 
    • aizkol, ilar biribil Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Txindilla = Lens esculenta = lenteja. [Nombres de plantas en euskera, Telesforo de Aranzadi (Euskomedia.org]

     Ez zenituan ez zorro aundiak bizkarrean artuta ikusiko aurrak. Ez, ez zenituan ala ikusiko. Ikastolan uzten zai-zituzten beren liburu ta lanabesak: arkatz, margo, goma, txorroxkillo… Apal batean an zeuden lorontzi batean lore frexkoak eta otartxo batean urtaroko igaliak. An apaletan zeuden baita… ain aipatuak diran Elbira’ren metodoko kanika ta kutxatillak ere. Potetxo batzuetan aleak: babarrun, arroz, txindilla edo lenteja, garbantzu… baita azukrea ere. Ondoan, pixua aurren eskueran, erabilli aal izateko. Aruntzago, tolostatzen zan zurezko metroa. [Zipitria’tar Elbire “andereñoa”, omenaldia. Euskerazaintza’k (http://www.euskerazaleak.biz/)]
    txindilla

    txindilla (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:14 am on 2009/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    branka 

    iz. Itsasontziaren aurrealdea. • branka-ziri. Itsasontziaren brankan ezartzen zen pieza indartu eta punta-formakoa, arerioaren ontziak eraso eta hondoratzeko egina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: itsasontzi-aurre (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Andreasek olatu-mazelen kontra zuzentzen zuen branka belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino, eta istant batez aizkolaria enbor gainean eta aizkora goian bezala egon ondoren, aizkorak pago-enbor bigunak bezain erabakigarri ebakitzen zituen brankak eraso-andanak, modu bakarra baitzuen hura belaontziaren saihetsak olatuen erasotik libratzeko. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    260884487_0d96bb4963

    branka (FlickrCC)

     

     
  • Maite 6:19 am on 2009/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ataka 

    iz. 1. Haitzuloetako sarrera estua, harresietan egiten den irekidura eta, oro har, edozein igarobide mehar. 2. Kinka larria, estualdia. Orain baino lehen egongo hintzen ni orain nagoen atakan. 3. Ate txikia, adib., hesitu, artegi, txabola, erlauntza edo labekoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) iraganbide, pasabide, arteka, iragangune, pasagune (2) egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura… (3) atetila, atexka (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Goizean esnatu eta kontraleiho gorriak ireki: han parez pare lorategi txiki bat ongi zaindua, zurezko ataka, eta atakaz haratago itsaso zabala. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Poztu egin nintzen ataka estu hartan ere oraindik ironia erreserba agortu ez zitzaidalako. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur) 

    ataka

    ataka (FlickrCC)

     

     
    • Jokin 2:00 pm on 2009/09/18 Permalink

      Informatika arloan, datuak bidali eta jasotzeko erabiltzen den interfazeari deitzen diogu “ataka” (“puerto” delakoa). Azken finean datu pasabide bat da ezta?

    • Maite 8:23 pm on 2009/09/25 Permalink

      Bai eta Euskaltermek jasotzen du, gainera, adiera hori: ataka= puerto, puerta
      Mila esker, Jokin! 😉

    • Patxi 12:13 am on 2009/10/08 Permalink

      Argazki polita… Atakaren zur horietako bakoitza “langa” bat da, ezta? Eta horrelako ataka izan beharrean dela alde batera irekitzen dena baldin bada (bazterreko zutoinetako bat ardatz harturik), nola esaten diozue? Nire sorterri inguruan “balango”. Interneten “balango bat” bilatuz gero, bizpahiru lan ageri dira.

      Bueno, ez dakit ongi esplikatu dudan zer den balango bat…

    • Maite 7:55 am on 2009/10/22 Permalink

      Bai, Patxi, ederki azaldu duzu. Nik ez nekien, behintzat, eta oso ondo ulertu dut! 😉 Portzierto, gaur ipintzeko estualdi hitzaren sinonimo baten bila nenbilen eta honetaz akordatu naiz… 😉

  • Maite 8:09 am on 2009/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    gorotz 

    1. iz. Animaliek (bereziki etxe-abereek) eta pertsonek iraizten duten digestiohondakin solidoa. 2. iz. Simaurra, ongarria. 3. izond. (Ipar.) Guztiz apala eta arbuiagarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [animaliek iraizten duten hondakin gotorra] simaur, sats Bizk., kaka beh. [ongarria] ongarri, simaur, luhumenda Ipar., ongailu Ipar., kortaitz Bizk., sats Bizk., basara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Jardun fisiologikoa amaitu zuenean, ur-tiragailuari tiratu zion; baina, indar gehiegiz tiratzeagatik, edo, agian, urontzia matxuratua egoteagatik, huts galanta egin zuen ur-sistemak, eta hantxe geratu zen gorotz beherako higuingarri hura komun-zuloaren hondoari eta barrualdeari erabat itsatsia. [Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gorotz

    gorotz (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:23 am on 2009/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    tosta 

    iz. ITSAS. Txalupetan istriborretik ababorrera doan ohol horizontal finkoa. Arraunlariak bertan esertzen dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Goio ohol bat neurrian zerratzen ari zen tosta berria egiteko, batelaren eserlekuetako bat ustelduta zegoelako. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tosta

    tosta (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:56 am on 2009/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    alberjinia 

    iz. BOT. 1. Solanazeoen familiako landarea, urterokoa eta izen bereko fruitua ematen duena (Solanum melongena). 2. Landare honen fruitua, morea, obala edo mazo-formakoa eta jangarria dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  berenjena Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Gaurkoa, hogeita sei edo hogeita hamar bat urteko bat, bereziki amorragarri zitzaidan, ez hainbeste indioilar-lepo luze lumatuagatik, baizik eta kapelako xingolarengatik , alberjinia koloreko lokarri bat besterik ez baitzen. [Estilo-Ariketak, Raymond Queneau / Xabier Olarra (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    alberjinia

    alberjinia (FlickrCC)

     

     
    • Iñaki Agirre 9:45 am on 2009/09/21 Permalink

      Nik beranxana esaten diot

    • Maite 8:20 pm on 2009/09/25 Permalink

      Ordizia aldean beti berenjena entzun izan dut. Ondo dago beranxana aldaera hori. Non erabiltzen duzue horrela, Iñaki?

  • Maite 11:47 am on 2009/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    irendu 

    du ad. Ugal-organoak erauzi edo ugaltzeko ahalmenik gabe utzi, bereziki animalienak, zikiratu.

    Sinonimoak:  zikiratu, irantzi, osatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Irendu egin zen, bere dotrina-ikasleekin harremanak zituela pentsa ez zezan inork. [Delituez eta zigorrez, Cesare Beccaria / Juan Martin Elexpuru (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel