ataka
iz. 1. Haitzuloetako sarrera estua, harresietan egiten den irekidura eta, oro har, edozein igarobide mehar. 2. Kinka larria, estualdia. Orain baino lehen egongo hintzen ni orain nagoen atakan. 3. Ate txikia, adib., hesitu, artegi, txabola, erlauntza edo labekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1 ) iraganbide, pasabide, arteka, iragangune, pasagune (2) egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura… (3) atetila, atexka (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta UZEIren sinonimoen hiztegia)
Goizean esnatu eta kontraleiho gorriak ireki: han parez pare lorategi txiki bat ongi zaindua, zurezko ataka, eta atakaz haratago itsaso zabala. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Poztu egin nintzen ataka estu hartan ere oraindik ironia erreserba agortu ez zitzaidalako. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)Â
Â
Jokin 2:00 pm on 2009/09/18 Permalink
Informatika arloan, datuak bidali eta jasotzeko erabiltzen den interfazeari deitzen diogu “ataka” (“puerto” delakoa). Azken finean datu pasabide bat da ezta?
Maite 8:23 pm on 2009/09/25 Permalink
Bai eta Euskaltermek jasotzen du, gainera, adiera hori: ataka= puerto, puerta
Mila esker, Jokin! 😉
Patxi 12:13 am on 2009/10/08 Permalink
Argazki polita… Atakaren zur horietako bakoitza “langa” bat da, ezta? Eta horrelako ataka izan beharrean dela alde batera irekitzen dena baldin bada (bazterreko zutoinetako bat ardatz harturik), nola esaten diozue? Nire sorterri inguruan “balango”. Interneten “balango bat” bilatuz gero, bizpahiru lan ageri dira.
Bueno, ez dakit ongi esplikatu dudan zer den balango bat…
Maite 7:55 am on 2009/10/22 Permalink
Bai, Patxi, ederki azaldu duzu. Nik ez nekien, behintzat, eta oso ondo ulertu dut! 😉 Portzierto, gaur ipintzeko estualdi hitzaren sinonimo baten bila nenbilen eta honetaz akordatu naiz… 😉