gorotz
1. iz. Animaliek (bereziki etxe-abereek) eta pertsonek iraizten duten digestio–hondakin solidoa. 2. iz. Simaurra, ongarria. 3. izond. (Ipar.) Guztiz apala eta arbuiagarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: [animaliek iraizten duten hondakin gotorra] simaur, sats Bizk., kaka beh. [ongarria] ongarri, simaur, luhumenda Ipar., ongailu Ipar., kortaitz Bizk., sats Bizk., basara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Jardun fisiologikoa amaitu zuenean, ur-tiragailuari tiratu zion; baina, indar gehiegiz tiratzeagatik, edo, agian, urontzia matxuratua egoteagatik, huts galanta egin zuen ur-sistemak, eta hantxe geratu zen gorotz beherako higuingarri hura komun-zuloaren hondoari eta barrualdeari erabat itsatsia. [Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Â
Reply