Recent Updates Page 643 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:55 pm on 2009/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    nasai 

    1. izond. (Ipar.) Ugaria. Iturri nasai bat. 2. adb. (Ipar.) Ugari. Zuganik badu argia nasai, laguntza usu. 3. Ik. lasai. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) laxo, lasai, espaziotsu, zabal (2) ugari, oparo, jori, narotsu, franko (3) eskuzabal, emankor (4) libre, aske (5) lasaka, laxo, lizun (6) nasaiki  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bai, jakin balu nola amorostua nenbilen eta nolako hurrupaldiak egiten nituen, bekatu edo ez bekatu, zoriona nasai zerion iturri batetik. [Bihotzeko mina, Janbattitt Dirassar (Elkar, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:37 am on 2009/09/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurubi 

    iz. (Ipar.) Eskailera arina, zurruna zein tolesgarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  eskailera, esku-eskailera, eskala, mailadi, zurgu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez dakit nork jo zuen kanpaia, baina ni heldu nintzenerako soka libre zegoen, zintzilik, eta inor topatu gabe igo nintzen zurezko zurubi ilun eta kiribiletik gora gorengo ganbara esturaino. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zurubi

    zurubi (FlickrCC)

     

     
  • Maite 8:25 am on 2009/09/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    txitxirio 

    iz. Garbantzua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  garbantzu, nafarrilar (Adorez Sinonimoen Hiztegia); barbantzu, garbantzu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Ohi bezala, zerbitzari siriarrak botila erdia eta txitxirio batzuk atera zizkigun. [Nire aitaren fusila, Hiner Saleem / Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txitxirio

    txitxirio (FlickrCC)

     

     
  • Maite 10:54 am on 2009/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirimola 

    iz. (Ipar.) 1. Zurrunbilo bortitza. 2. Haize bortitza, ekaitza. 3. Ik. hurakan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zurrunbilo, erauntsi, haizerauntsi, haizaldi, haize-bolada, hurakan, zisku  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Sentimendu kontrajarrien zirimola batean preso nago.  [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:24 am on 2009/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahamen 

    iz. Ahoan aldi bakoitzean sartzen den janaripuska edo -kopurua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ahokada, ahotara, kopau, mokadu, otamen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eskatutakoa jaso bezain laster latako behiki xehatu xigortuari egin zion eraso, ahamen bakoitza atsegin handiz ahogozatuz, krak egiten zuten patata frijitu gozoak mihiaz hortzen kontra zanpatuz, kafe azukreztatuegi bati tarteka zurrupadak emanez. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:46 pm on 2009/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuhamuxka 

    iz. BOT. Zuhaixka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zuhaixka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eskolatik irten artean, eskolako patioaren barrenean zegoen zuhamuxka batean gorde zuen kutxatxoa. [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:40 pm on 2009/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hizkirimiri 

    iz. Zurrumurrua.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) berriketa, esamesa, zeresan, solas, autu, elkarrizketa, ele-mele, autu-mautu, solasaldi (2) ditxo, sesto, txiste (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Itsasgiroko liburua, donostiar era jatorrean idatzia, euskara errezean, esaldi aberats, hizkirimiri ugariz, ironiarik ez zaio falta. Bere idazkera jolaskorrean eta bizkortasunean. badu estiloz Pío Barojaren taxura, bere umorea hain mina izan gabe.   [Agustin Anabitarteren idazlanak, Hitzaurrea, Juan San Martin (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986)] (Susa Literatura)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel