Recent Updates Page 657 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:20 pm on 2009/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotzaldi 

    iz. Bihozkada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bihozkada. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Baina alde egin zezan behin eta berriro lurrean jarri arren, aitaren magalera itzultzen zen beti, ezkutuko bihotzaldi batez haren bihozberatasuna nabarituko balu bezala. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean (Arantzazu, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:24 am on 2009/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    ibitu 

    da/du ad. (B) Beheratu, gutxitu; indarra galdu. Handitua ibitzen ari zaio. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) beheratu, gutxitu (2) baretu, jabaldu, lasaitu (3) ematu, eztitu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta hala ere, ez dakit zergatik, nik esperantza neukan, gure arteko solasaldi lasai eta gizabidetsu haren ostean, zure irrikak ere lasaitu eta gizabidezkotu egingo zirela, inoiz zure “nahi eroak” izendatzen zenituen haiek ibitu eta ematuko zenituela, zure irrikaren alferrikakotasunaz ohartuko zinela. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:48 pm on 2009/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    iguripen 

    iz. Itxaropena; bereziki, aurreikusten den zerbaitetan izaten den itxaropena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) itxaropen, itxarote, esperantza (2) ikusmin, arreta. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1960ko hamarkadako azkeneko urteetan, arte-baliabideen iguripen tradizionalak zalantzan jarri eta berriro aztertu ziren. [Guggenheim Bilbao, Programazio artistikoa]

     
  • Maite 10:36 am on 2009/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurtu 

    1. du ad. Harritu. 2. da/du ad. Zoli bihurtu, ernatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) harritu, liluratu, aho zabalik gelditu, harri eta zur gelditu, txunditu (2) aztoratu, beldurtu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Baina erran behar dizut ezen zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak, zeren, hainbertze pilatu eta juntatu arren, ez baitzirudien bihirik ere soberan zegoela, bakoitzak baitzuen han bere intentzionea eta erranahia, bere tokia eta bere lekua. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:55 am on 2009/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    goganbehar 

    iz. Susmoa; zerbait arriskutsua edo kaltegarria gerta daitekeelako susmoak eragiten duen beldurrezko jarrera. Ez du eginkizunak alaitzen, goganbehar ezkutu batek adierazten baitio hondamenera doala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) arrangura, arrenkura, artegatasun, egonezin, aieru, ardura, axola, kezka (2) errezelu, fidagaiztasun,  gaitzikortasun, mesfidantza, susmo, tuku, jelosia, zaio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Izan zitekeen, bai, baina ene barrenak maitasunezko gutunketa zela esaten zidan, eta goganbehar horrek iltze baten antzera zulatzen zizkidan bihotz-buruak. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:54 am on 2009/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkordin 

    iz. Ospela. Gaztainak egositako ura ona da azkordinak osatzeko. • azkordin-belar. Ik. erabelar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ospel. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Marabutak halako azkordin zurixkak ageri zituen azalean, elefante zahar baten itxura ematen zioten tumoreak. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:18 pm on 2009/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    txinpart 

    iz. 1. Erretzen ari den gorputz batetik irteten den zatitxo piztua. 2. Marruskadurak edo talkak berotutako eta erauzitako zatitxo goria. 3. ELEKTR. Isolatzaile batean zehar bi eroaleren artean gertatzen den korronte elektrikoaren iragaitza labur argitsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) txingar, sugar, kanbor, pindar, txispa, txinka, inar, xingar, txindi, zirta (2) tximist (elektrikoa), argi-izpi, argi-tximist. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena.  [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel