Recent Updates Page 659 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:38 am on 2009/05/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    koitadu 

    izond. (batez ere B) Gaixoa, errukarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gizagaixo, gaixo, gizajo, errukarri, zorigaiztoko, gajo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Istorio haiek beti bihurtzen ziren komiko, ez bakarrik denek berdin bukatzen zutelako, hots, ondo edo (ez dut oraino komisaldegirik ezagutu), baita protagonista nagusia ere – ni neu, alegia – koitadu bat besterik ez zelako: rollo politikoetan sartuta ez zegoen taldeko ia bakarra, intsumisoz gainezka zegoen koadrilan miopiagatik libratu zen alproja. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:55 pm on 2009/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    garbaitu 

    da ad. (B) Damutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: damutu, damu izan, dolutu, urrikitu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Dolmancé, Mistival Anderearengana hurbilduz: Poliki-poliki, bihotza, errietarik ez hemen; gu guztiok Eugeni babesten gaude, eta *garba(i)tu egin dakizuke zakar tratatzen baduzu. [Filosofia apaingelan, Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Jatorrizko testuan *garbatu azaltzen da. Euskaltzaindiak garbaitu forma eman du ontzat.


     
  • Maite 12:35 am on 2009/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    purrustada 

    iz. 1. Ahopean, haserre antzean esandako hitz eta esaldien segida. 2. (Ipar.) Taldea. Haur-purrustada bat etxean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) murruskada, erremuskada, marmara, marmario, marrankotasun, sarramuska, ufako (2) trufa, iseka, hista, irri, irain, ihakin (3) narda (4) agiraka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Horma-garbitzaile zaharrenak ausiki egin dio puru-zuztarrari eta hitz beste eginez, bere alaba emagaldu bat bezala janzten hasi dela egin dio purrustada. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:32 am on 2009/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    bike 

    iz. Substantzia beltzexka, oso likatsua eta biguna, trementina, mundruna eta zur erretxinatsuetatik hondakin moduan lortzen dena. Zura, larrua, etab. iragazkaitz bihurtzeko erabiltzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ui (2) alkaterna, betun, galipot, mundrun, naslika.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Mahats urak iturriko urarekin nahastea onartzen du, baina bike astunak eta olio arinak ezin dute. [Gauzen izaeraz, Lukrezio / Xabier Amuriza (Klasikoak, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:21 pm on 2009/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    xaramelatu 

    du ad. (L) 1. Kantatu. Maiz biltzen ziren aire zahar edo bertsu zenbait xaramelatzeko. 2. Gozotasunez hitz egin, hizketarako trebezia izan. Ibarnegaraik ederki zekien xaramelatzen elea.

    Sinonimoak: (1) xaramela jo, txilibitu jo (2) txorrotxio egin (3) sorgindu, zoratu, enkantatu (4) abestu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    • Hala ere, Grigoriren begi liluragarri haiek bazuten oraindik nahikoa indar inguruko jendea xaramelatu eta bere mendean jartzeko. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku” (Elkar, 2006)](Ereduzko Prosa Gaur)
    • Dominiquek, aldiz, arazorik batere ez zuela zirudien; are gehiago, ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:17 am on 2009/05/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    hozkirri 

    1. iz. eta izond. Eguraldi edo haize hotz samarra. 2. (B) iz. Hotzikara. Uretatik ateratzean halako hozkirria nabaritu zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) fresko, hozpil, hozkara (2) hotzikara, ikara (3) hozgiro, freskotasun, hozküra, freskura. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Udazken hozkirri eta lanbrotsu honetan, berriz, hutsik daude, ostatu eta jatetxeak bezalaxe. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:15 pm on 2009/05/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    kofoin 

    iz. (Ipar.) Erlauntz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: erlauntza,  eultze. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bat-batean, pobreen eta aberatsen arteko leizea, giroaren epeltzeko baliatzen ziren tekniken ezberdintasunak finkatzen zuela iruditu zitzaidan: gure gau hormatu eta ke urrineko bideen aldean, boteredunek beren gelak, erle kofoin gerizatuen antzera, aire tepo artifizialez hanpatzen zituzten. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel