zaluki
adb. Zalutasunez, lastertasunez.
Sinonimoak: azkar, arinki, biziki, bizkor, laster.
Agudo jaitsi gara, zaluki. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia]
adb. Zalutasunez, lastertasunez.
Sinonimoak: azkar, arinki, biziki, bizkor, laster.
Agudo jaitsi gara, zaluki. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia]
izond. Setatsua.
Sinonimoak: setatsu, tematsu, temati, temoso, kaskagogor, egoskor, burugogor, hisikor…
Oraindik idazteko intentzio setati horretan jarraitzen duk? [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano]
iz. Gizon-emakumeei dagokien portaera, gizartean bizitzeak ezartzen dituen jokabide-arauekiko begirunea. Gizalegez jokatu.
Sinonimoak: (1) gizabide, gizatasun, adeitasun, jendetasun, jentiltasun, fintasun, egitate, zibismo, kortesia (2) zuzentasun, justizia.
Ze gizalege, zer erakutsi zien haur horiei gurasoek? [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate]
adb. Egiaz, benetan. Zinez diotsut. • ZINEZ ETA MINEZ. Bene-benetan.
Sinonimoak: egiaz, egiatan, benetan, egiazki, zin-zinez, zinki, benaz, bene-benetan, serioski, zintzoki, leialki, itsu-itsuan…
Zinez penatuta zegoen, hori benetan sinetsi nion. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano]
adb. (batez ere B) Oinaze edo egonezin batek kezkaturik edo larriturik. Estu eta artega zeuzkan buruko min batek.
Sinonimoak: larri, urduri, zirin, egonezin, kezkati, kezkatsu, pirri, ezinegon, ekurugaitz, arduratsu…
Denbora-tarte batez alde batetik bestera artega ibili ondoren, ispilu-atetik irten eta esekitako jantziz beteriko korridore batera heldu zen. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana]
du ad. 1. (batez ere G) Irazeki. 2. (hed.) Piztu, hasi. Gorrotoa izeki.
Sinonimoak: (1) irazeki, sua piztu, piztu, sua eman, sutu, su hartu, suak hartu (2) berotu, kilikatu, areagotu…
Argi bat izeki zen zeruan, su horidun sugarra oztopo itzaltsuen atzean. [ Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa]
adb. Oinutsik. Amerikan ere txakurrak ortozik.
Sinonimoak: oinutsik, ortuts, ortutsik…
Gero ortozik ibili ginen goizaldean, eta biharamunean gurutzea egingo genuen lizar arramaz, eta galburu eta lorez, erramua etxeko atean eskegitzeko. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia]
Reply