Recent Updates Page 682 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:11 am on 2008/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    jori 

    1. izond. Dagokionetik ugari duena edo ugari ematen duena, oparoa. Uzta joria. Iturri bat txit joria. Lur joria. 2. adb. Joritasunez, ugari. Ur garbia jori dariola. • GOLKO JORIKO EMAZTEKI. (Ipar.) Bular handiko emakumea.

    Sinonimoak: (1) ugari, oparo, naro (2) joritasun, oparotasun, ugaritasun, narotasun

    Haren gorputz argalaren hezurrak larritzen ziren bular jori haiek ukitzean. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala]

     
  • Maite 8:45 pm on 2008/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    itaun 

    iz. (B) Galdera, galdea.

    Sinonimoak: galdera, galde, galdekizun…

    Zergatik ez dudan idazten galdetzeak askoz ere itaun larriagora narama beti. [Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi]

     
  • Maite 1:38 am on 2008/12/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    laido 

    iz. (Ipar.) Iraina, desohorea. Laidozko hitzak entzuten.

    Sinonimoak: irain, desohore, afruntu, umiliazio, ahalke, iseka, ofentsa, bidegabekeria, mesprezu, lotsaizun…

    Zuk beti izan omen diozun bekaizkeriak ekarri omen du hona, eta ez zeruaren kontra egin dituen laido beltz basatiek. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi]


     
  • Maite 1:33 am on 2008/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    supituki 

    adb. Bat-batean.

    Sinonimoak: deblauki, bat-batean, ustekabean, zapla, behingoan, ezustean, ziplo, tupustean…

    Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 2:04 pm on 2008/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    akitu 

    da/du ad. (Ipar.) 1. Nekatu, indarra galdu. 2. Zerbaitek edo zerbaitez gogaitu, askotan gertatzen edo egiten delako. Atea jotzeaz akiturik. 3. Bukatu. Piarresi egonarria akitu zitzaion.

    Sinonimoak: nekatu, akitu, ahitu, ahuldu, trenkatu, neka-neka egin, abaildu, leher egin, jota geratu…

    Hor gelditu da, lo antzean, akituta. [Mundu txikia, Alberto Barandiaren]

     
  • Maite 12:54 am on 2008/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    herabe 

    1. izond. Lotsak, nagitasunak, beldurrak edo gogaitasunak eraginik, zerbaitetarako edo oro har, gogorik edo adorerik agertzen ez duena. Erakuts bertute; ez egon herabe. Apaiz isila zen, aski herabea, baina bere apaiz-lan guztiak arta handienarekin egiten zituena. 2. iz. Herabetasuna. Euskaldunak, izan dadin gizon ala emazte, badu halako herabe bat amodiozko zerez mintzatzeko.

    Sinonimoak: (1) lotsati, lotsakor, lotsor, herabeti, ahalketsu, herabetsu, uzkur, kikil… (2) lotsa, ahalke, herabekeria, herabetasun, ahalkeria, ahalketasun…

    Hura ikusi ezinik, begiak aldendu nituen, herabe, eta han antzeman nuen Mihurubiko Martin, atzeatzean, belauniko. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez]

     
  • Maite 12:45 am on 2008/12/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    xahutu 

    1. da/du ad. Garbitu. 2. du ad. Dirua alferrik gastatu. Irabaziak edaritan xahutu. 3. du ad. Hondatu, suntsitu. Etsaiak suaz xahutu du hiria. 4. da/du ad. FIS. Fenomeno bat astiro-astiro desagertu edo moteldu nabariezina izan arte.

    Sinonimoak: (1) garbitu, araztu, ikuzi, babitu, txukundu (2) eralgi, gastatu, kapustu, alferrik galdu, parrastatu, irion, malapartatu (3) desegin, hondatu, suntsitu, sakaildu, apurtu (4) ezabatu, borratu.

    Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel