Recent Updates Page 681 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:10 am on 2008/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    uher 

    izond. 1. Bere barnean zatiki solidoak dituelako arre agertzen den likidoaz esaten da. Ur uherretan arrainak atzemateko. 2. (hed.) Garbia ez dena.

    Sinonimoak: (1) zikin, lohi (2) arre, gris, uhersko (3) turbulentu, zurrunbilotsu.

    Uher zihoazen urak azpitik. [Mentxakaren aitorpena, Jose Ramon Goikoetxea / Rafa Egiguren]

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    pairu 

    iz. (Ipar.) 1. Pairakortasuna, jasankortasuna. Pairu handiko gizona. 2. Pairamena.

    Sinonimoak: pazientzia, jasankortasun, eramankizun, egonarri, jasapen, itxaropen, iragapen, soportu…

    Eta, marrazkiaren ondotik, pazientzia eta pairu osoz, pintatu zuen, hurrengo asteetan, koadro handi hura eta, osaba Joanikotek iragarri bezala, Pedroren arrakasta sekulakoa izan zen. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    takar 

    izond. Zakarra, ezatsegina.

    Sinonimoak: zakar, ezatsegin, latz…

    – Arrazoi zaukak Mateok -esan nuen takar, Patxiren argudioa hausteko-, epai honegaz gure borrokak gainditu egin ditik orain arteko mugak, Euskal Herri osoa guri begira zagok. [Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri, Koldo Izagirre]

     
  • Maite 12:58 am on 2008/12/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    nare 

    1. izond. Barea, lasaia. Gau narea. 2. adb. Bare, lasai. Zerua izar zegoen eta nare. • NARERIK. Nare, lasai. Zaude narerik.

    Sinonimoak: bare, lasai, patxadatsu, baketsu, ekuru, trankil, patxadazko, naretsu, gozo.

    Halako ekintza bortitzek uxatu egiten zuten eta; iragana haren izaera nare eta baketsuaren lekuko zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
  • Maite 6:41 am on 2008/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bebarru 

    iz. Ezkaratza, etxebizitza-eraikinen sarbidea.

    Sinonimoak: (1) atari (2) atalondo, ezkaratz (3) solairuarte

    Oinezko batzuei bere ingeles traketsean galdetu ondoren aurkitu zuen, kantoi estu eta lokaztu bateko bebarru batean. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua]

     
  • Maite 12:05 am on 2008/12/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    mafrundi 

    iz. (Ipar.) Hotzeria.

    Sinonimoak: hotzeri, marranta, katarro, erlastasun, erlastura, erramazko, kostoma…

    Maiatz hartan, ordea, bi astetan gaixo antzean egon nintzen, etxetik atera gabe, mafrundi handi batekin eta kalentura pixka batekin, eta orduan gertatu zen gertatzekoa. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 4:24 am on 2008/12/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    horditu 

    da/du ad. Edari alkoholiko gehiegi hartzeak burua nahastu; delako egoeran gertatu.

    Sinonimoak: mozkortu, katutu.

    Fraideeneko azken urtean horditu nintzen lehenbizikoz, sotanen arteko aro luzeari adio errateko afarian. [ Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel