ebatsi
du ad. (Ipar. eta GN) Ostu, lapurtu. Zenbat diru ebatsi dute?
Sinonimoak: lapurtu, ostu, txohitu, xorkatu, lapurretan egin…
Madari bat ebatsi nion frutontziari, eta zuritu gabe kosk egin. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]
du ad. (Ipar. eta GN) Ostu, lapurtu. Zenbat diru ebatsi dute?
Sinonimoak: lapurtu, ostu, txohitu, xorkatu, lapurretan egin…
Madari bat ebatsi nion frutontziari, eta zuritu gabe kosk egin. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]
iz. eta izond. Ondasunik ez duena, pobrea.
Sinonimoak: pobre, behartsu, ezeduki, lander, kauke, erromes, mengoatsu, onbehar, noharroin…
Familia eslaviar txiro bateko hiru semeen kondaira zen mutikotan gehien gustatzen zitzaiona. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku”]
iz. 1. Aski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen alde txikia. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. 2. MUS. Soinu bati eman dakizkiokeen intentsitate-mailetako bakoitza. Sarritan italierazko hitzak erabiliz (piano, fortissimo, crescendo, etab.) adierazten da.
Sinonimoak: xehetasun, lits, karantza, bereizgarri, eretz…
Gaia puzzle bat da eta puzzle horretan zeruak urdin ñabardura asko dauzka. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza]
du ad. 1. Erabat desegin, apurtu. 2. Birringailuz xehatu. Ogi birrindua.
Sinonimoak: xehatu, txikitu, apurtu, eho, haustu, hautsi, suntsitu, triskatu, zehatu, xehekatu…
Urak irtetean egin zuen eztanda hark baso oso bat birrindu zuen, eta zulo handi bat ireki horma izugarri batean. [Riomundo, Jon Maia]
izond. (batez ere Ipar.) Lazten duena, izugarria. Egoerarik lazgarrienean.
Sinonimoak: izugarri, erdiragarri, urragarri, mingarri, arrailgarri, ikaragarri, latz…
Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura? [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]
iz. (batez ere B) 1. Zereginetarako arreta, funtsa, era egokia. Ganorazko neskamea dugu oraingoa. 2. Funtsa, fundamentua. Ganorarik gabeko kantak.
Sinonimoak: (1) seriotasun, funts, fundamentu, burubide, sustantzia, tentu (2) jas, trebetasun, erraztasun, gaitasun…
Baina ez zen suge terrorifikoa, ez; ganora handirik gabeko sugea zen, apur bat anarkista. [Van’t Hoffen ilea, Unai Elorriaga]
1. iz. Batere gogoko ez dugun edo pairagaitza gertatzen zaigun zerbaitek edo norbaitek eragiten digun sentsazio desatsegin bizia. Gorputz guztitik, higuin egiterainoko izerdi-usaina zerion. 2. iz. Gorrotoa. 3. izond. (Ipar.) Higuingarria. Gauza hatsa, higuina eta nardagarria.
Sinonimoak: (1) narda, nazka, higuintza, gohaindura, nakaitz… (2) gorroto, aiher… (3) higuingarri, nazkagarri, nardagarri…
Higuin erabatekoa diet muturreko joerei. [ Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra]
Reply