Recent Updates Page 686 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:09 am on 2008/11/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    kontakatilu 

    izond. (G) (lgart.) Salataria.

    Sinonimoak: (1) salatari, zintzurluze, mihiluze, salati, ahobero… (2) berritsu, eleketari, solastun, hitzontzi, berbaldun, kalakari, erausle…

    Eta, jakingo duk zer egiten dugun hemen halako salatari… Frantzian “kontakatilu” esaten diezuen horiekin. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz]

     
  • Maite 12:25 am on 2008/11/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    zantzu 

    iz. Aztarna, seinalea.

    Sinonimoak: (1) aztarna, aztarren, arrasto, seinale, marka, ezaugarri… (2) susmo, usain, aieru… (3) antz, itxura, tankera, traza, kutsu…

    Oinazearen zantzu gogoilunak zeuzkan aurpegi tolesgabean. [Ihes betea, Anjel Lertxundi]

     
  • Maite 4:12 am on 2008/11/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    otzan 

    1. izond. Agintzen edo eskatzen zaiona kontra egin edo muzindu gabe, baretasunez egiten duena. Bildots otzana. 2. adb. Otzantasunez, bare. Otzan-otzan erantzun zion.

    Sinonimoak: mantso, apal, umil, amultsu, moldaerraz, eskurakoi…

    Bildots bat bezain otzan segitu nion neure garraiatzaileari, kanpoko argien distira gorrian doi-doi erreparatuta. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]

     
  • Maite 12:15 am on 2008/11/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    katramila 

    iz. (lgart.) Kontu nahasi eta korapilatsua.

    Sinonimoak: nahaste, nahaspila, buruhauste, nahaste-borraste, zaramatika, istilu, korapilo, mataza, arazo…

    Nahikoa pena, kezka eta katramila ditut nik harenak entzun gabe ere. [Behi eroak, Patxi Iturritegi]

     
  • Maite 12:41 am on 2008/11/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    otu 

    zaio ad. 1. Buruan zerbait egiteko gogoa sortu, gogoak eman. Otutzen zaionean egingo du. 2. Buruan zerbaiten ideia sortu, bururatu; iruditu. Askotan otu zitzaidan nagusi zikoitz harengandik hanka egitea. Une batean beste bat naizela otu zait.

    Sinonimoak: (1) gogoak eman, senak eman (2) bururatu, iruditu, gogoratu, imajinatu…

    Dardara batean, sorginkerietan sinesten hasia ote nengoen otu zitzaidan. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez]

     
  • Maite 12:18 am on 2008/11/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    unatu 

    da/du ad. (Ipar.) Nekatu; gogaitu.

    Sinonimoak: nekatu, akitu, ahitu, ahuldu, trenkatu, neka-neka egin, abaildu, leher egin, jota geratu…

    Neska, hogeitalau-hogeitabost urtekoa agian, txikia zen, oso mehea hura ere, zurbila oso, halako aire nekatu, unatu, abaildu batekin. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta]

     
  • Maite 6:20 am on 2008/11/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    ediren 

    da/du ad. (Ipar.) Aurkitu. 

    Sinonimoak: aurkitu, idoro, kausitu, topatu…

    Baina orotarik dago ihes egiterik, eta aitak ere ediren zuen bere ihesbidea. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel