papargorri

Ik. txantxangorri.  iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, txikia eta moko mehea, papar gorrixka, bizkarralde arre-berdexka eta sabelalde zurixka dituena. Intsektuz eta animalia txikiz elikatzen da batez ere eta oso arrunta da (Erithacus rubecula). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

papargorri (V-m-gip). Ref.: A; Elexp Berg.

1. (Sust.). Petirrojo. “Txindorra, beste ixenez labatxori, papar gorri, txantxangorri” Altuna Euzk 1930, 448. “Motatxoria?” Elexp Berg. Urretxindor, pardil, papargorri errukiorrak eta kardantxilloak. Erkiag BatB 38.

2. (Adj.). De papo rojo. “Paparra gorria duena. Txantxangorrixa txori papargorri bat da” Elexp Berg. “Neguta papargorri, camachuelo común” Ib. Mirua txindor papar-gorriaren zelatean egoten direan antzera. A BeinB 55. Txindortxu papar gorrijak. Enb 122.

Sinonimoak:  iz. Bizk.
[txantxangorria] : txantxangorri, papogorri Ipar., txindor Bizk., bulargorri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es petirrojo (Erithacus rubecula)
fr rouge-gorge, rougegorge
en robin
port pintarroxo

Entzun:

Ene ipuinak, azterketa konplexuen arauera, nominalistak suertatzen direla eta liburua papagorri bailitzen kainoikatuko duela abisatu zidan kritikoari.  [Han izanik hona naiz, Joseba Sarrionandi]

papargorri (Wikimedia Commons)