pataska

iz. 1. (GN) Nahaste-borrastea. 2. (B) ITSAS. Itsasontzietan, zubian nonbait finkatzen den eta sokak lotzeko den metalezko edo zurezko pieza kurbatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[nahaspila]: lardaska, anabasa, morokil, nahastura, nahaspila, nahaste-borraste, saski-nahaski, saltsa-maltsa, kaka-nahaste, sasi-nahaste. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (GN) desorden, desbarajuste, revoltijo, mezcolanza (2) (B) (Itsas.) cornamusa (ganchos de madera en que por dentro se atan las cuerdas de las velas)
fr (1) désordre
en (1) disorder, mess
port (1) desordem, bagunça, desbarate, bagunça

Entzun:

Bertze batzuk musikariei bizkar, baso ez arras hustu bat eta bete betea den bertze bat eskuan, kalakan, irriz edo berdin pataskan.  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

– Lafaiak gara eta nehor ef dugu laidoftatzen… – gaueko pataskan hortza galdurik, hatsartzeko eta hitz egiteko nekeziak zeuzkan Thierryk. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

pataska (Gaurko Hitza, CC)