pintzel

iz. Kirten baten muturrean itsasten den ile edo zuntz sorta batez osaturiko tresna, gainazal batean pintura edo antzeko gairen bat hedatzeko erabiltzen dena. Ik. brotxa; zurdaki. Margolariaren pintzelak (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

pintzel. (V-gip; T-L; -nz- Lar, Añ), pintxal (V-gip). Ref.: Etxba Eib (pintxal); Elexp Berg. “Pincel, pinzela, antzeskaia” Lar. “Blaireau, pinceau” T-L. “Pincel, brocha. Zuloagatar Iñazion pintxala, mundu guztian ezaguna” Etxba Eib. Figura nahi baduzue pintatu, har zatzue eskoletako koloreak, tintak eta pintzela. ES 188. Au guzia da bertze ainbertze golpe pintzelarekin ematentugunak (B, s. XVIII). BOEans 791. Biolinaren tokian, nai pianua dala, nai pintzelak nai beste antze (arte) ta jakintzaren bat ikasi daike. A LEItz 134. Bostortza bañon trebeago, pintzelak erabiltzen dituena. Egan 1955 (1-2), 9. Pintoreak trebeki jakin zuen neskatoaren begitartearen berezitasuna foto isil, kaskar hartatik bere pintzelaz aldatzen. Mde HaurB 68. Kuadro bat, irudi bat ikustean, zein pinzel edo kirtenaz pintatua izan den jakiteak. Vill Jaink 36.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. pincel
fr iz. pinceau
en iz. brush; paintbrush
port iz. pincel

Testuinguruan

Pepponek, jakin gabe nola, eskuan aurkitu zuen iruditxo hura, eta orduan pintzel txiki bat hartu eta lana txukun-txukun egiten hasi zen. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)]