pipertu
da/du ad. Lgart. Haserretu. Pixka bat pipertua erantzun zidan. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hizkuntza
pipertu.
1. “Pimentar, dar, guisar con pimienta” Lar DVC 279. Cf. gatz-pipertu. Filma hortan eskandala-biltzaleen lan tzarra erakutsia da bere beltzenean […]. Nahi izan dute seguraz saltsa bipertu beharien hunkitzeko. Herr 24-3-1960, 4. Bazkari luze on bat ugazabaz jatean, / piperturik geienak arpegi azalean, / urteten dira loka. AB Olerk 555.
2. (L, BN, S), pipartu (V-gip). Ref.: Lh; Lrq (phipertu); Elexp Berg (pipartu). “S’énerver” Lrq. “Devenir vif, nerveux, inquiet” Lh. “Poner(se) de mal genio. Ziero pipartuta jartzen da Realak galtzen dabenian” Elexp Berg. Seme maiteari begiak boteaz, ausarta eman naiaz, susmo txarrean, aiene mintsuan, zitala, errea, pipertua. Ag G 100. Sarjentoa ta bere mendekoak pipertuta zeuden. NEtx Antz 141. Madarikatu ori! –dio Ganbak erdi-pipertuta– katu-ama umeekin baño amorratuago jarki zaiguk. Ib. 146. Usoa geiegi pipertzen ari zala. Eston Iz 67. Pixka bat pipertua erantzun zautan. Larz GH 1974, 365. Zartzean batzuak ainbeste pipertzen baidira. Ataño TxanKan 125.
3. Hacer novillos. “Eskola pipertü dü (S), […] uts asko egiten du eskolan (G-azp)” Gte Erd 106.
Sinonimoak: iz.
[pipertu] : haserretu, erresumindu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es da/du ad. irritar(se)
fr da/du ad. (s’)irriter ; devenir vif, -vive
en (1) du ad. to irritate (2) da ad. to become irritated, to be in bad temper
port irritar-se
Nartzisismo pipertuarekin imajinatzen ditut Albert Rivera eta beretarrak, tripak jaten, latza behar baitu eguneroko eszenak: Rajoy beren arteko akordioaren puntuak bereak balira bezala erabiltzen, Gargantuarena egiten interesatzen zaiona soilik irentsiz, protagonismo guztia bereganatzen. Ondo merezia dute Riveratarrek: fidatzeagatik. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply