piura
iz. (herr.) Itxura fisikoa, bereziki txarra. Haren piura! Aurreko gaueko kopa guztiak aurpegian zituen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[piura]: itxura txarra
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es figura, aspecto ridÃculo, mala traza
fr mauvaise mine
en appearance, look (usually bad)
port mau aspecto
Entzun:
Maizak ez zuen piura ona: blai-blai eginik zegoen, txit asperturik, egun luzeak eta gau ezatseginak gogait eginik, koplatan ibiltzeko batere gogorik gabe. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Bai, dudarik gabe, hire piura harekin – txapela bekainetaraino sartua, irribarre lelo bat masailetik masailera – iraultza egitera deitua hintzen. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Iñaki Murua 6:33 pm on 2013/08/13 Permalink
Neuk amari entzuten nion, bere “lekittarrez” mintzatzen zenean. Bide batez, eta ez dakit hitz dagoen, “erredoble” ere ez legoke gaizki (handik hitz egiteko moduaren adierazgarrienetako bat)