piztu
ad. piztu, pitz, pizten 1 da/du ad. Gauzaren batetik sua edo argia sortu edo sorrarazi. Ik. isiotu; izeki; irazeki. Sua piztu. Piztu zituen kandelak. Pipa bete eta piztu ondoan. Argia pizteko. Orduan izar bat piztu du nire gau beltzak. Pitz ezazu ene baitan zeure amodioaren sua. 2 da/du ad. Irud. Honela piztu zitzaidan euskaldunenganako maitasuna. Mireio, ez jan ez edan nago, hainbesteko maitasuna piztu didazu. Garbizale eta mordoilozaleen artean piztu den eztabaida. Gerra piztu zenean. 3 da/du ad. Tresna elektrikoez mintzatuz, martxan jarri. Irratia piztu zuen. 4 da/du ad. Hilik dagoen bati bizia bihurtu. Ik. berpiztu. Hiletarik piztu zen hirugarren egunean. Hilak pizten dituena. Jesu Kristok Lazaro piztu zuen. 5 da/du ad. Irud. Euskal teatroa ere piztu nahi genuke. Haragia beste haragiagana hurbiltzeaz pizten da, ernatzen da, indarrean sartzen da. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak:Â ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es 1 da/du ad. encender(se) 2 da/du ad. encender, conectar un circuito eléctrico 3 da/du ad. resucitar, volver la vida, volver a vivir 4 da/du ad. (hed.) reanimar, revivir; fomentar, promover; generar; surgir 5 da/du ad. [guerra, contienda] (hed.) encender(se), ocasionar, estallar
fr 1 da/du ad. (s’)allumer, prendre feu 2 da/du ad. allumer, brancher 3 da/du ad. [suspertu, indartu] (hed.) fomenter, raviver ; éveiller, susciter 4 da/du ad. [gerra, borroka] (hed.) éclater
en 1 da/du ad. to light; to ignite; to kindle 2 da/du ad. to switch on, to turn on 3 da/du ad. [suspertu, indartu] to revive, to reactivate; to promote, to boost 4 da/du ad. [eztabaida, borroka] to cause, to arouse, to instigate
Aurrerapauso bat emateko zimenduak badaudela nabarmendu du Aristik: «Sekulako harribitxiak ditugu: sare sendoa, osagarria. Sendotu egin behar da, prestigiatu». Piztu. [Pizteko garaia, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-06-17 )]
Reply