pizza

iz. Opil zapala, eskuarki gari irinezkoa, gazta, tomatea eta beste osagai batzuk gainean dituena, eta labean erretzen dena. Bakoitzak pizza bat eskatu dugu afaltzeko. (Hiztegi Batua)

Wikipedian

Pizza mundu osoan ospetsua den italiar jatorriko jakia da. Tomate edota tomate-saltsaz eta mozzarella gaztaz estalitako ogi zapala da, gehienetan garirinez egindakoa. Ondoren, beste edozein osagai gehitu ahal zaio. Pizzak egiten dituzten jatetxe espezializatuek pizzeria dute izena.

Pizza motak

  • Pizza romana edo pizza erromatarra: tomatea, mozzarella, antxoak, oreganoa, olioa;
  • Pizza viennese edo pizza vienatarra: tomatea, mozzarella, saltxitxa alemaniarra, oreganoa, olioa;
  • Pizza capricciosa edo pizza guratsua: tomatea, mozzarella, perretxikoak, orburuak, urdaiazpiko egosia, olibak, olioa;
  • Pizza quattro stagioni edo lau urtaro pizza: capricciosaren osagai berdinak, baina nahastu gabe.
  • Pizza quattro formaggi edo lau gaztadun pizza: tomateak, mozzarella, stracchino, fontina, gorgonzola (batzuetan ricotta gazta erabiltzen da aurreko hiru gazta baten ordez);

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. pizza
fr iz. pizza
en iz. pizza
port iz. pizza

Testuinguruan

Bakoitzak pizza bat eskatu dugu afaltzeko. (Hiztegi Batua)