ponpa

iz. Fluidoak nonbaitetik jasotzen, erauzten edo konprimatzen dituen makina. • TEKNOL. beroponpa. Ingurune hotz batetik (iturri hotzetik) beroa hartu eta ingurune beroago bati (iturri beroari) beroa ematen dion makina. Berokuntzarako eta eguzkitiko energia eta energia geotermikoa egokiago aprobetxatzeko erabiltzen dira. || huts-ponpa. Hutsa egiteko erabiltzen dena. || injekzio-ponpa. Karburadorerik gabeko eztanda-motoreetan erregaia presiopean zilindroetan sartzeko erabiltzen dena. || ponpa zurgatzaile. Balbuladun pistoi batek atzeraka egitean likidoa presio atmosferikoaren eraginez jasotzen duena. || ponpa helikoidal. Presioa torlojo-formako eragile batez lortzen duena. Emari handietarako erabiltzen dira. || ponpa kalorimetriko. Errekuntza-erreakzioetan xahutzen den beroa neurtzeko erabiltzen den tresna. || ponpa zentrifugo. Karkasa baten barnean biratzen diren palen bidez fluidoaren presioa handiagotzeko balio duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[hotsandia]: zah.arrandia, hotsandi, ospe Ipar., solemnitate Ipar.
[isurkari bat edo gas bat lekualdatzeko tresna]: uhaga

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (Teknol.) bomba (2) pompa, vanidad, grandeza (3) (Mus.) bomba
fr (Teknol.) pompe
en pump
port (1) bomba (2) pompa, suntuosidade, ostentação

Entzun:

Google Mapsen bilatu dut tokia smartphonean. Goitik behera paseatu ditut bertako bidexkak. Pantailaren argi ñirñirkaritik babestu naiz, aurpegi lausotutako rosariotar batzuen ondoan, zuhaitz baten azpian. Azaldu nahi izan diet armarriena. Baina irri egin didate niri eta irri egin diete nire herriko politikarien kezkei. Komuneko ponpari tiratu diot. [Tronutik, Anjel Erro (Jira, 2014-12-13)] (Berria.eus)