potrojorran

adb. (lgart.) Gizonezkoei dagokienez, alferkerian, denbora alferrik galtzen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es perdiendo el tiempo, sin hacer nada, tocándose los huevos
en wasting your time, loafing around

Ez naiz oroitzen zertaz aritu ginen, betiko gaiak izango ziren seguruena: neskak, musika, eskola… eskola ez, urrunegi zegoen hura ordurako, eta alaiegi gu hartaz oroitzeko. Bakarrik gogoratzen dut uretan sartu aurreko liluramendu hark arrasto bat utzia zidala, eta ezin nuela burutik kendu lagunekiko lokarri estu baina ikusezin hura. “Honela bizi bagina beti”, esan nuen, abestian bezala. “Beti oporretan! “, Eduk. “Beti potrojorran eta eguzkitan”, Roberrek. [Elvis hil zen urtean, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2007) Orr.: 65] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)