prebalentzia
iz. Med. Gaixotasun jakin bat duten pertsonen proportzioa. Europan, elikagaien alergiaren prebalentzia % 1,4-2,4 artean dago, gaur egun, helduetan, eta 0,3-7,5 artean umeetan. (Hiztegi Batua)
Wikipedian:
Epidemiologian, prebalentzia une batean edo aldi batean gaixotasun jakin bat pairatzen edo pairatu duten pertsonen proportzioa da, gehienetan 1.000ko, 100.000 eta 1.000.000 pertsonako definitzen dena. Definizio zabal horretan, gaixotasuna diagnostikatu berri zaien pertsonak nahiz guztiz sendatzeko bidean dauden pertsonak biltzen dira. Horrela, zehatzagoak izan arren, urbetera, 3 urtera eta 5 urterako prebalentzia-tasak definitzen dira.
Puntu eta aldiko prebalentziak ere bereizi ohi dira, gaixo dauden edo gaixo egon direnen proportzioa une jakin batean edo aldi batean zehar jasotzen den.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (Med.) prevalencia
fr iz. prévalence
en iz. prevalence
port iz. prevalência
Testuinguruan
Koronabirusaren prebalentziari buruzko ikerketaren lehen emaitzen arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen %4,4k garatu dituzte orain artean koronabirusaren aurreko IgG antigorputzak. [Prebalentziari buruzko ikerketaren lehen emaitzak, argia.eus (2020-05-14)]
Reply