protokolo
1 iz. Zeremonietan begiratu behar diren arauen multzoa. Japoniako Inperioko protokolo zaharrak agindu bezala, enperadoreagana “durduzaz eta dardaraz” zuzendu behar zuten mendeko guztiek. 2 iz. Medikuntzan, zientzietan eta kidekoetan, saiakera bat gauzatzeko jarraibideak. Protokolo bat idatzi zuten denen artean, gaitza agertzen den lekuetan berehala indarrean jartzeko. 3 iz. Nazioarteko biltzar baten erabakien agiria edo agiri multzoa. Kyotoko Protokoloa 1997an izenpetu zen Kyoton, gas toxikoen igorpena murrizteko. 4 iz. Notarioak gordetzen dituen jatorrizko agiri eta eskrituren multzo ordenatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1)iz. [hainbat ekitaldi publikotan jarraitzen diren arau formalen multzoa] protocolo (2) iz. [jardute-plana] protocolo (3) iz. (Inform.) protocolo (4) iz. (Zuz.) [akta diplomatikoak] protocolo (5) iz. (Zuz.) [eskritura, dokumentu notariala] protocolo
fr iz. protocole
en iz. protocol
port iz. protocolo
Aurkeztu dute Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. 185 neurri zehaztu dituzte eskubideak ziurta daitezen. Hizkuntzen arteko berdintasuna helburutzat jarrita, hura lehenesteko politikak eskatu dituzte. [Hizkuntza gutxituen lehentasuna eskatu dute protokoloan, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2016-12-17)]
Reply