sagu
INFOR. Sarrerako periferikoa, ordenagailuari kable baten bidez konektatua, kablearen muturrean eskuz kontrolatzen den azalera lauko aparatu bat daramana. Bere eginkizuna pantailan kurtsorearen mugimendua kontrolatzea da. (Euskalterm)
Wikipedian:
Sagua ordenagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik. Eskuaren mugimendua ordenagailuari bidaltzeko gai da, ordenagailuak pantailaratzeko. Sistema desberdinak daude:gomazko boladunak, izpi infragorriekin eta laserrarekin funtzionatzen duten sagu berrienak.
Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu (eskuinekoa-erdikoa-ezkerrekoa), ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Gaur egungo sagu gehienek erdiko botoiaren ordez aplikazio batzuen erabilera errazten duen gurpiltxo bat izaten dute. (Jarraitu irakurtzen…)
Horretaz gain…
iz. 1. ZOOL. Muridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren (bereziki Mus generokoen) izen arrunta. Txikiak dira eta ilaje arre edo grisa eta ia gorputza bezain luzea den isatsa dauzkate. 2. INFORM. Pantailan kurtsorearen mugimendua eskuz kontrolatzeko aparatua, kable baten bidez ordenadoreari konektatuta dagoena. 3. MED. Hazizurriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) (Zool.) ratón (2) [hazizurriak] (herr.) (pl.) paperas 3. (Inform.) ratón
fr (1) [animalia] souris(2) [gailua] souris
en (1) (Zool.) mouse (2) (Inform.) mouse
port (1) (mamÃfero) rato (2) (Inform.) mouse
Entzun:
Saguaren ezkerreko botoia sakatzearekin batera, mezuak ihes egin du postontzitik. Beranduegi da damutzeko.
Kafesnea berotzen ari nintzela, sagu batek zaborrontzitik jauzi egin eta sukaldearen eta hormaren arteko zirrikitutik ihes egin du. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply