sama

iz. (B) Lepoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Bizk.

[lepoa]: lepo, lepo-zintzur Ipar., idun Bizk.
[eztarria]: eztarri, zintzur, kokor Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1)  cuello, pescuezo (2) garganta; fauces
fr (1) cou ; gorge ; [zenbait animaliarena] encolure (2) gorge, gosier
en (1)  neck (2) throat
port (1) pescoço (2) garganta

Entzun:

 AMAREN AMETSA

— Berarekin amets egiten dut —esan zidan

ezpainetan irribarre batez.

 

—Ez dizu tristurarik ematen?

 

—Tristurarik? —erantzun zuen—,

inondik inora ez. Zergatik?

 

—Badira urte batzuk hil zela —esan nion—.

Faltan igarriko duzu agian.

 

—Bai, baina ezkondu ginenean

bezain guapo agertzen zait:

orduko ezpainak eta begirada hura…

 

—Ondo, ama, baina esnatzean?

zelan zaude esnatzean?

negargurarik izaten duzu?

 

—Ez. Amets horietan ondoan izaten dut,

autoan gaude, auskalo nora bidean,

zerua urdin eta zabala izaten da,

eta ni ondo-ondoan jartzen natzaio,

badakizu, maitemindu berriak bezala,

laztandu egiten diot ile bihurria

eta saman musukatzen dut luze-luze…

 

ikaragarri ondo esnatzen naiz.

[Spray, Paddy Rekalde (Susa poesia, 2011)]