sapa

iz. 1 iz. Batez ere Ipar. Sargoria. Hauxe duk sapa!, nork iraun holako beroarekin! Erdi biluziak, suaren eta lanaren sapa bortitz hartan. Zer sapa, laino apal eta itsusi horien azpian! || (Izenondo gisa). Lurretik halako bero sapa bat ateratzen zen. Hango bero sapa eta itsaskorra! 2 iz. (Ile) multzoa. Ile-sapa beltz zarratua. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 sapa (L, B, BN-arb-lab, S; Dv (-ph-), H (+ -ph-)), sepa (H (+ -ph-)). Ref.: A; Izeta BHizt2; Gte Erd 133. Tr. La forma mejor documentada es sap(h)a (con aspiración en Duvoisin). Hay sep(h)a en Haraneder e Hiribarren.

I (Sust.).

1. Bochorno. “Chaleur étouffante” Dv. “Bochorno, tiempo pesado y tormentoso. Leku au sapak artua dago, este lugar está dominado por tiempo caluroso” A. “Bero zakharra, au sapa!” Izeta BHizt2. “Gaur sapa egin du (B)” Gte Erd 133. v. sargori. Tr. Documentado en Hiribarren, Duvoisin y autores septentrionales del s. XX. Al Sur lo emplean Olabide e Ibiñagabeitia. Egunazko sepharen ondotik heldu da ihintz perladena lore […] eta zuhamuentzat. Hb Egia 38. Jaunak jo bezaitza […] beroaz eta saphaz, aire ustelaz eta herdoaz. Dv Deut 28, 22 (Ol sapa). Iguzkia, zabal, xuri, dixtirantarekin llilluragarri, xipiltzeko sapa zariola. JE Bur 10. [Lurra] kazkartzen du iguzkiaren sapak. Ib. 84. Hauxe duk sapa! Nork iraun holako beroarekin! Barb Sup 71. Burdin eta ikatzarekin borroka […], erdi buluziak, suaren eta lanaren sapa bortitz hartan. StPierre 27. Oheko matelaza, egur azal hezez egina, gogorraren gainerat sapa bat emaiten baitzuen gorputzari leher egitekoa. Ib. 24. Bero izana gatik, bada aire; saparik ez dugu hautemaiten. JE Ber 40. Belhar gaixtoak ere iguzkiak eta zola gogorretik airatu sapak horailduak dauzkate. Ib. 18. Eguzki-sapak / erre uharteak. Mde Po 71. Euria ez da urrun. Zer sapa lanho apal eta itsusi horien azpian! JEtchep 49. Herria / eder eta erdi lo uda sapa huntan. Iratz 49. Artaldeak ozkirri ta itzala billatzen dituten garai ontan, Testilik ere […] belar urrintsuak, mozten ditu sapa astunez nekatu itailarientzat. Ibiñ Virgil 34. Sapa gaitze dago (B). Inza NaEsZarr 2086.

(Con -zko, adnom.). [Zelaiko landaren] buru-gaina estaltzen diote, doidoi ezagun den sapazko langarño batek. Bainan zer ixiltasuna! JE Ber 99.

2. Fervor, entusiasmo. “Zer saparekin ari den! (BN-lab)” Broussain ms. (ap. DRA). Jendeak galdu du giristinotzeko sapa. Prop 1894, 101.

3. (BN-arb-lab ap. A). “Boga, aceptación, fama. Lurdeko beilak sapa handia du, la peregrinación de Lourdes tiene gran aceptación (está muy en boga). Iturri horrek sapa haundia du, esa fuente está muy en boga. Beila horrek sapa haundia du (BN-lab), esta peregrinación está muy en boga” A. Lengo sapa (izen, entzute, ospe) andia galdurik zuten. Zait Plat 29.

II (Adj.).

(B, BN-arb ap. Gte Erd 133; H, A). Sofocante. “Bero sapha ari da, il fait une chaleur étouffante” H. “Bero sapa, calor sofocante” A. “Egun sapa da (B, BN-arb)” Gte Erd 133. Aize hego sapak xukatzen du gernu hura. Almanaka Berria 1880, 30. Eguraldi bero sapatan, aldapa gora. A Ardi 94. Iragan udako arratsalde sapa batez. GH 1927, 338. –Bero-bero ta sargori dagola iruditzen zait […]. –Saperoa, nere yaun ori, oso sapa dago. Amez Hamlet 169. Eta Buenos Airesen? Ango bero sapa ta itsaskorra! Or QA 48. Lurretik halako bero sapa bat atheratzen zunan. JEtchep 43. Babes ezazute bero sapatik ene artaldea. Ibiñ Virgil 52.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [sargoria]: sargori, goha Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz./izond. [sargoria] (batez ere Ipar.) bochorno; calor bochornoso/sofocante; bochornoso, -a, sofocante (2) iz. (Ipar.) ardor, fervor (3) iz. (Ipar.) savia (4) iz. (Ipar.) fama, aceptación (5) iz. [ile nahasia] (B) cabellera, greñas (6) iz. (B) hoja del maíz (7) iz. (B) melena/frontil de los bueyes
fr (1) iz. [sargoria] (batez ere Ipar.) temps lourd/chaud/étouffant (2) iz. (Ipar.) sève (3) iz. (Ipar.) vogue, succès, engouement, renom (4) iz. [ile nahasia] chevelure, tignasse (5) iz. feuille de maïs
en (1) iz./izond. [sargoria] sultry, muggy, close, sticky [weather] (2) iz. [ospea] fame, renown, reputation (3) iz. [ile nahasia] tangled hair

Hauxe bero sapa duguna! – esan zuen -. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

sapa (Argazkia: gruporivero.com)