sarde
iz. 1. Batik bat nekazaritzan erabiltzen den lanabesa, kirten luzea eta burdinazko hortz zorrotz eta luzeak dituena. 2. Urkila. 3. Ik. sardexka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. [nekazaritzako lanabesa] horca (2) iz. tridente (3) iz. (Ipar.) bifurcación (4) iz. Ik. sardexka
fr iz. [nekazaritzako lanabesa] fourche (2) iz. trident
en iz. [nekazaritzako lanabesa] pitchfork, hayfork (2) iz. trident
port (1) iz. [nekazaritzako lanabesa] forcado (2) iz. tridente
-Negua gogorra da San Miguelen -esan zigun ez-dakit-zenbatgarren aldiz, apaizetxean mokadu bat hartzeko aitzakian gurekin solasean hasi zenean. “Elur-melur, ez naiz zure beldur… ” esaerarekin gogoratu nintzen. -Badugu nahiko manta eta egur -esan nion. -Otsoa eta basurdea bihurtzen dira herriko nagusi -bota zuen apaizak. –Sardea eta aizkora ere badauzkagu, eta defendituko gara -esan zuen Oriolek. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006) Orr.: 178] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Ikusi “sarde” hitza, #27hizki27argazki egitasmoaren gunean.
Reply