sartalde
iz. Horizontean eguzkia sartzen den aldea; mendebaldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
sartalde (L, BN, S sg. Lh; Lar, Añ, H, Zam Voc), xartalde.
1. Occidente, Oeste. “Occaso, occidente”, “occaso, poniente” Lar y Añ.
Ãla nóla oñaztura atratzen den iduzkialdetik eta ikusten den instante batean sartalderaño (Mt 24, 27). BOEanm 1328 (Ur, Ol, Or, IBk, IBe sartalde; Lç okzidente, Ip itzalgia, Ur (V) eguzkijaren sarrera, Hual sargu, Ker sartzalde). Guria egiteko tokiak egon bear du ifarraldearekin sartaldearen artean. It Dial 82 (Ur sartalde; Dv mendebal, Ip ekhitzalgia). Bederatzi legua, sort-aldetik sart-aldera. Izt C 24. Euskara Sartaldekoan, zeñean Deba-ibaitik Bizkaiaren atzenerañoko errienak eta zenbait Arabakoarenak ere sartzen diran. Aran SIgn 201. Sartaldeko luberrietan. Otag EE 1882c, 413. Sart-aldera nago esnetan ni begira. AB AmaE 391. Asi zan zerua illunduten sartaldetik, eguzkia sartuten zan aldetik. Echta Jos 79s. Sartaldeko egi gañean. Ag G 154. Lurraren sartaldeko beste elizak. Inza Azalp 27. Europako sartalde guztian. JMB ELG 29. Europaren sartaldean. Ib. 57. Ekhi-sorguan eta ekhi-sarguan, ots, Zegama aldean esan oi zanez Sortaldean eta Sartaldean. Or EG 1950 (11-12), 50. Sartaldeko lurretara edatu-bearrez Oregonera eldu ziranean. Etxde EG 1952 (1-2), 48. Goidelak ez direla izan Sartalderat etorri ziren lehen Indoeuroparrak. Mde Pr 213. Ondartza orren sartalderantz, izaro edo uarte naiko azia dogu. Erkiag Arran 11. Xartaldea buruz abiatu nundian. Herr 6-11-1965 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Tellamenditik begiraturik / arrizko mendi-katea, / sartaldetikan Arangio ta / Izpizte berriz bestea. AZink 184. Gipuzkoako Beterritik hasi eta sartalderunzkoak. MIH 104. En DFrec hay 37 ejs. de sartalde, todos ellos meridionales.
v. tbn. Arr EE 1882c, 553. Etxeg ib. 561. Bv AsL 67. J.M. Tolosa EEs 1913, 208. EEs 1917, 135. Ir YKBiz 411. Zait Sof 136. Munita 50. Txill Let 24. Ibiñ Virgil 88.
+ sarralde, sar-alde. (Con eguzki).
Eguzkien urteratik sartalderaño. Añ MisE 37. Eguzkiaren sartaldeko murru eta iru dorre bakarrak. Lard 546. Hedatuko zare iguzkiaren ilkhialdetik sarralderaino eta ipharretik hegoaraino. Dv Gen 28, 14 (Ur sartalde; Urt okzidente, Ol oxezki, Ker sartzalde, BiblE mendebalde). Ala eguzkiaren irteerako elizakoai nola sartaldekoak. Ur BulaG 529. Eguzkiaren sartaldeko urak. Arr EE 1885b, 472. Prefetura apostoliko berri bat, Ho-nan iguzki-sar-aldekoa deithuko dena. Prop 1906, 146. Eguzki-sortaldetik eta sartaldetik. Ir YKBiz 292. Basakeria eguzkiaren sartaldekoa dala ere entzun izan dugu. Or EG 1950 (11-12), 50.
2. Ocaso.
Zure aitaren zoriontasuna eta sosegua bere bizimodu genasiren sartaldean. “Ocaso”. Otag EE 1882c, 478. Nere zartzaro izoztuaren pozkida, nere bizitzaren sartaldea argitzen duen argi garbia. Ib. 583.
Sinonimoak: iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. [puntu kardinala eta orientazioa] oeste, occidente, poniente, ocaso; (maiusk.) Occidente.
fr iz. [puntu kardinala; orientazioa] ouest, occident, couchant; (maiusk.) Occident.
en iz. [puntu kardinala; orientazioa] west; (maiusk.) the West
port oeste, ocidente, poente, ocaso; Ocidente.
EURIAK BUSTITAKO ILUNABARRAREN ANTZERA
Intziri bakan baten alde
eman nahi nuen bizitza
nahiz eta ene deiadarra
inork aditu nahi ez zuen.
Â
Hauts arteko parabolen baitan
usteltzera kondenatu ninduten.
Bata zuridunen labirintoan barrena
noraezean ibili nintzen
hamaika mendetan zehar,
maratilarik gabeko ateak kolpatzen
munduaren azken mugetara
ailegatzen ziren pasilloetan galduta.
Ibiltzearen poderioz
ttipitu egin ziren ene oinak
euriak bustitako ilunabarren antzera,
faroletako argi laranjak bakarrik
hurbilduz lekuko lanetan aritzera.
Â
Deserriko gutunekin
egunek sartalderantz
partitu beharra izan zuten,
argazki horituetako irribarreak
gure begiradetan odolusten
ageri ziren bitartean.
Ezer esan gabe alde egin zuten
maiteen genituenekin,
distantziaren berezko
behelainotan desagertu ziren,
istant minbera batean,
gure bihotzeko arnasa guztiak.
Â
Hala ere noizean behin
telefono seinaleak entzuten ditugu
konplizitateak xuxurlatzen dizkigun
argizariz jantzitako hitzetan.
Mezu sekretuak jasotzen ditugu
ametsen altzoan lokartzerakoan,
gure begiak kausitzen direnean
marraztu gabeko enkontruetan,
irribarreek distantziatik
izkiriatzen dituzten une horietan.
[Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika (Susa Poesia, 2008)]
Reply