sartu-irten
iz. Norabait aldi labur batez sartu eta bertatik irteteko ekintza; bisita. Sartu-irten bat egin nuen lagunaren etxean. Soldadu–talde berezi batek sartu-irten azkarra egin zuen etsaiaren erretagoardia suntsitzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Heg.
[sar-atera] sartu-atera Heg., sar-atera Ipar., sar-ilki Ipar., sar-jalgi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es visita breve; incursión
fr incursion
en short visit
Ahal dudan guztietan bere gelara sartu-irten bat egiten diot eta orain ez da lehen bezala, lehen ez baitzuen asmatzen nirekin zer egin. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Pernan 10:00 am on 2010/07/03 Permalink
Besteon blogetan egiten duguna ere sartu-irtenak izan al daitezke? Geroz eta gehiago entzuten dut gazteoi “Sartu” hitza interneteko kontuetarako, eta inkluso Photoshop bezalako programak “zabaltzeko”, “Photoshopen sartu naiz” eta halakoak esaten dituzte…
Maite 10:45 am on 2010/07/04 Permalink
Bisitaren iraupenaren baitan, Pernan. Zu norbaiten blogean denbora luzez bazabiltza, hori ez litzateke sartu-irten bat izango; kontua da bisita laburra izatea… 😉