saskil

adj. Bizk. Narrasa, arlotea. Gizon saskila. Zu bezalako saskil zikinak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

saskil. v. saskel. saskel (V-ger-ple; Añ, Zam Voc), saskil (V-ger-arr-m-gip), sazkel, sazkil, zaskel, zazkel (V-m), zaskil. Ref.: A (saskel, saskil, turuturu); Gte Erd 78.

1. Sucio, desastrado, desordenado (ref. tanto a personas como a cosas). “Descompuesto, […] (V) baldresa, traskilla, boldroskia, saskela” Añ. “Sucio, desaseado” A. “Antxina zan ikusgarria turuturu-eguna; on zer? lau arlote zazkel, barre eragitearren zer egin eztakiela, […] cuatro desarrapados sucios […]” (V-m) Ib. (s.v. turuturu). “Saskel (Eskual), sale, désordonné” Lh (que tbn. indica L, BN, S). “Kuarto guztie saskil saskil dao (V-arr)” Gte Erd 78. Uutik, sazkel ipurdi arraiuori! Ag AL 34. Guzurra diñozu, zaskil, zantar, txarri, urde, zorritsu, lotsabageorrek. Ag Kr 68. Ezainak, zazkel, erropazar, trazkil, ikatza baño baltzagoak, azurra ta azala baño ezeukenak [jitanuok]. Echta Jos 15. Au zan neskatilla […] bat; ez andia, ez txikia, ez zazkela ez andigurakoa, ez nekazalea ez aberatsa. Ib. 221. Amaika bidar jan dik ire umien ogia eskallu, saskel, txotxolo, arloteak alakoak. Ag G 130. Nor sazkil ixan da ori suil ori esnez beterik gela onetan imiñi dauana. Otx 43. Sastegi duxu toki berengi, / hantxen dituxu lagun ugari, / xeu lango saskel zikiñak, / lizun artean murgiltzen. M. Arruza Egan 1957 (5-6), 274 (dirigiéndose a una seta).

(Ref. a cosas). Niri [bolanderakaz] prakak apurtu, / txori koitauak il, […] / pertsonen portaera / geratzen da saskil. Ayesta 143.

2. zaskel. Bruto, inmoderado. Ta dxanga, dxanga, dxanga, dxanga, sartu eban urdaillera orain pitxerdi esango genduekean aiña bai. –Baiña, mutill, ezadi ito, zaskel ori. Ag AL 56.

3. saskil. Granuja, bribón. Gizonok saskil be saskilek, ekanduz gaiztoak eta lotsagalduak dira-ta. “Disordered”. Larrak EG 1958, 287. Saskil au ludi onetara iñok deitu baño len lotsabakotxo etorri izan-arren. “Knave”. Ib. 265.

Sinonimoak: izond. Bizk.

    [narrasa]: lardats, narras, laski Bizk., zapazto Bizk., tzirdil BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. (B) sucio, -a, cochino, -a; desaliñado, -a
fr izond. malpropre, sale, négligé, -ée
en izond. [zikina] shabby, untidy, slovenly
port izond. sujo(a), desalinhado(a)

Zu bezalako saskil zikinak. (Hiztegi Batua)

saskil (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)