sastegi
iz. Simaurra biltzen den tokia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Bizk.
[simaurtegia] goroztegi, hondakindegi, ongarritegi, simaurtegi, zabortegi, zakartegi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es estercolero, estercolar
fr tas de fumier
en dunghill
Eguan kerizpian urrengo ibarrian sastegi baten ezkutaurik Gaizto izan naiz makurturik. [Katua eta txorijak, Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Klasikoen gordailua)
Arantzazu 4:01 pm on 2010/07/15 Permalink
Kaixo,
Guk Zerainen, edo behintzat gure etxean, sistegi deitzen diogu (xixtegi ahoskatua). Kontua da, simaurrari sitsa ere deitzen diogula, hortik dator “sitsatxurra” ere: simaurra pilatu edota zabaltzeko erabiltzen den sarde modukoa, hortz okerrak dituena.
Maite 9:53 am on 2010/07/22 Permalink
Aupa, Arantzazu! Begiratzen egon naiz eta beste hiztegietan ez, baina Orotariko Euskal Hiztegian jasotzen da “sistegi” hitza. Hauxe dio:
sistegi, sistei (V-gip ap. Iz ArOñ), ziztegi (V-gip ap. EEs 1930, 7).
“Ikullu-ondoan, abereen azpikoak gordetzeko tokia” EEs 1930, 7. “Estercolero” Iz ArOñ.
Mila esker horren berri emateagatik! 😉