sehi

iz. Ipar. Etxeko zerbitzaria. Ik. morroi; neskame; mirabe. Seme-alabak eta sehiak. Oro ohointzan ari zirela, nagusi ala sehi, saltzaile ala erosle. Non ez baita erraz ezagutzea nor den sehi eta nor nagusi. Jaun erretorearen sehia. || Sehi eraman zuen .(Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

sehi (L, BN, S; SP, Urt I 192, Ht VocGr 350, Lar, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H; sei G, L, BN-baig; Lar, Izt 111v, A (que cita a It)), senhi, seein, sein, xei (BN-baig). Ref.: A (sei); Satr VocP; Satr CEEN 1969, 211; 8; EAEL 273. Etim. De *seni-; cf. aquit. Senicco, Seniponnis, etc.

Criado, sirviente; empleado. “Criado”, “doméstico, el de la familia” Lar. “Xei, personal de servicio en general; criado, criada, indistintamente” Satr CEEN 1969, 211. Tr. Documentado desde Dechepare, es propio de la tradición labortana y bajo-navarra. Al Sur se encuentra en sendos textos baztaneses (sei, seeñ y señ), y en Iturriaga, Bilintx, JBDei, Zaitegi (sein) y Oskillaso (Kurl 41); cf. tbn. errege-sein en Orixe (Mi 13). La forma senhi se encuentra en el pról. de CatLan (4).

Zeren bainaiz sehi zurea. EZ Man II 82. Sehi lausengari batek / ahutzekoz io zuen. EZ Noel 95. Zure sehi fidelek. Harb 346. Semealaba, sehiak eta etxeko familia guztia. Ax 260 (V 174). Lehenak zuek zarate / sehi haren hatzean. Hm 190. Bekhatuaren sehiek ezin froga dezaketena. SP Imit IV 1, 10. Irakhats dezoten bere haurrei eta sehiei. CatLav A 4v (V 5). Jauna, ene sehia etxean dagot ohatua. He Mt 8, 6 (TB sehi; Lç, Dv, Echn, Samper, Leon mut(h)il, Ip mithil, Ur, Ol, Or, Ker, IBk, IBe morroi, Ur (V) otsein, SalabBN zerbitzari). Iduki zazue eztitasuna zuen seeñeekin (B, s. XVIII). BOEans 808 (tbn. 808 señeez, 323 sei). Aphez handiaren sehi batek. Lg II 264. Ez zinduen itxiki nahi Jaunaren sehi kualitatea baizen. Mih 29. Langilen eta sehien soldataren atxikitzia. CatLan 118. Hautatzen duzu halere / sehi baten izena. Monho 108. Sehiak eta bertze bere menekoak erasiaz eta errephortxuz xahutzen dituzte. Dh 68. Farisauek [...] egorri zuzten sehiak haren hartzerat. TB Io 7, 32 (Lç ofizier, He arxer, LE ministro, EvS sarjant, Ol morroi, Or, IBe goardia, Ker e IBk zaintzaile). Zer ez dute egingo / gurekin nausiak, / ausartatzen badira / onetara seiak? It Fab 187. Mende zaharretan ez ziren zaldiak / sortzez munduratzen gizonen sehiak. Gy 144. [Kafeko] seiak ekarri ziyon / zuzen mandatua: / Jauna, bost errial da / bedorren kontua. Bil 130. Hainbertzenarekin ekartzen daukute sehiek champagne deritzan frantses arno xuri harro eskualduner ere laket zeiena. JE Bur 133. Aiuntamentuen landola-señak [...] kontu orokarrak [...] gertetan astia. “Personal”. ForuAB 71. Jopu edo seiak. JBDei 1919, 167. Sehien herrunkakoak iduri zaizkolakotz sosdun ez diren guziak. Zub 65. Sehi gazteari karrasiaka hasi zen: Salta, Gaxuxa, salta! Zerb Azk 107. Iainko aren seina, Abari alegia. Zait Plat 59. Jaunaren lagunak zaldiz, sehiak aldiz oinez. Ardoy SFran 233. Dirua sehi ona, bainan nagusi tzarra. EZBB I 81. Lau haur, senar emazteak eta gelaria edo sehia. Etchebarne 116.

v. tbn. Brtc 21. MarIl 49. Dv LEd 268. Laph 200. Lap 225 (V 101). Elsb Fram 175. Jnn SBi 169. Arb Igand 89. HU Zez 68. CatJauf 80. Lander RIEV 1907, 431. Barb Sup 152. Etcham 184. Gazte 16-5-1958, 7. Larz Senper 44. Xa Odol 322. Lf in Casve SGrazi 11. Larre ArtzainE 260.

(Uso predicativo). Mundu honek anhitz jende enganatu darama, / iagoitikoz bizi ustez haren sehi dabiltza. E 99. Non bortxatua baita sehi, azinda beltz zaintzale jartzera. Jaur 125. Herritik sehi joanak. HU Aurp 111. Handik zenbeiten beren etxerat sehi eremaiteko. JE Bur 209. Jujearen etxean ezarri zuten sehi. Othoizlari 1954 (nº 2), 13. Neskek ezkondu baino / nahio dute sehi. Xa EzinB 100. v. tbn. Dh 298.

Sinonimoak: iz. Ipar.

[zerbitzaria]: azpiko, esaneko, eskuko, eskupeko, etxeko, etxetiar, hankapeko, mendeko, mirabe, zerbitzari, manuko Ipar., manupeko Ipar., peko Ipar., petzero Ipar., agindupeko Bizk., ogipeko Bizk., nerabe Naf., mainata Zub., mixkandi Zub., ogituko Bizk. g.e., sujet Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Ipar.) criado, -a, sirviente (2) iz. (Ipar.) siervo, -a
fr iz. (Ipar.) serviteur, servante, domestique
en iz. servant
port (1) iz. (Ipar.) criado, -a, sirviente (2) iz. (Ipar.) siervo, -a

Non ez baita erraz ezagutzea nor den sehi eta nor nagusi. (Hiztegi Batua)

sehi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)