sorgor

iz. 1 adj. Sor eta gor dagoena, inongo sentimen edo sentipenek eragiten ez diona. Zeren itsu sorgor bat bainaiz. 2 (Adizlagun gisa). Ernai ala sorgor gauden, askotan, ez dakigu. Adimen eta belarriak sorgor dituzula. Nik sorgor begiratu nion eta ez nion erantzun. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

sorgor (T-L), sogor, xogor, soor (AN ap. A).

1. Insensible. “Pesado, casi inerte” A. “Impassible”, “insensible” T-L. v. 1 sor. Zerren itsu sor-gor jakiñez bat naz. Añ EL1 125 (EL2 131 sor-gor). O, nire sor gor itsu esker bagea! O, ze nekaldi gogorren begira nagoan obetuten ezpanaz! Ib. 145. Sorgor eta soraio izatearen itxura-nai larriak […] eta abarrek egiaren antza ematen digute. Zait Plat 83.

(Usado como predicativo). Sin sentido. Larogeta amasei [urte] eukazan batek belarriak eta ankaak soor eukazala. Ezale 1897, 206b. Iduki nazazu / sor-gor, zure miñez… Ldi UO 19. Sorgor zegoen ezindua. Soiñez behintzat, ezen gogoa iñoiz baino bizkorrago zeukan. Mde Pr 149. Gorputz guztitik dei egiten zion barruko etsipenak… Ailitz betiko sorgor egon! Mde HaurB 82. Il da bertsolaria, / len kantu ta jolas, / oe gañean datza / sor-gor, ille narras. NEtx LBB 375. v. tbn. Larrak EG 1958, 319. Distraído. Orra, zer dan, zentzu batzuekin sogor egon arren, batekin ernai egotea. Or QA 138. Askotan ez dakigu noiz gauden ernai, noiz sogor. Ib. 135 (Jaink 79 ernai ala xogor). Nik sorgor (estoico, impasible) begiratu nion eta ez nion erantzun. Etxde Itxas 195.

2. (L), sogor (L, B), soor (AN, B). Ref.: A (soor, sogor); Lh (sogor, sorgor); Izeta BHizt2 (sogor). Sordo. v. gor, sor. Egon dire soor Yangoikoaren bozera (B, s. XVIII). BOEans 793. Zurekiko ez, itsu, gor, adimen eta belarriak sorgor dituzun zurekiko, ez. Zait Sof 67. Oro sogor, baiñan erne dut belarri. “Todo está sordo”. Or Poem 531. Ez nuan arkitzen zer egin il sogorrekin. “Surdis”. Or Aitork 220. Bizitza honetan haunitz lezio hartu dut itsu eta sogor izaten irakatsi didana. Arti Tobera 274. Baina nekez egin nuen nere bidea, mukulu sorgorretik, erantzun gabeko enborretik, eraren moldaketara. “Masa sorda”. MEIG IX 137 (en colab. con NEtx). (Dolor) sordo. Min sogor batek arturik gauzkanean, ezertako ez dagola iduri zaio gure buruari. Or QA 143 (152 tbn. min sogor).

3.Sorgor (L), anesthésie” Lh.

Sinonimoak: izond.

    [soraio]: sor, soraio Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. impasible, insensible; aletargado, -a, adormecido, -a; sordo, -a (2) adb. impasible, inmóvil; sordo, -a; adormecido, -a
fr (1) izond. impassible, insensible ; engourdi, -e, endormi, -e ; sourd, -e (2) adb. impassible, immobile ; endormi, -e, assoupi, -e ; sourd, -e
en (1) izond. insensitive, numb (2) izond. impassive; immobile; sleepy
port (1) impassível; apático(a), indiferente

Erabat sorgor bihurtu zen, traste edo altzari baten pare. [Eszterren ondarea, Sandor Marai / Ander Irizar (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

sorgor (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)