sorgorraldi
iz. Izaki bizidunek izaten duten erritmo metabolikoaren jaitsiera inguruneko baldintzen gogortasunak beren biziraupena arriskuan jartzen duenean. (Euskalterm)
Orotariko Euskal Hiztegian
sorgorraldi, sogorraldi.
Momento de inconsciencia, de distracción. v. sorraldi. Ortarako […] gizonak eragaitz aundi bat dauka; ernai egon bearrean xorraldi edo sogorraldiak baititu. Or QA 135. Sogorraldi asko dirala iduritu utsezkoak. Ib. 135.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es dormancia
fr dormance
en dormancy
port dormência
Entzun:Â
Sugek odol hotzeko animaliak dira eta, beraz, neguak hotzak diren eremuetan ezin dute jarduera osorik egin; kasu horietan sorgorraldia egiten dute. Sorgorraldia ez da hibernazioa bezala, non ugaztunak lotan dauden; sorgorraldian sugeak esna daude, baina ez-aktibo. Sugeen sorgorraldia zuloetan, harrien azpian edo eroritako zuhaitzen barruan egin daiteke, edo taldeka bil daitezke, hibernakula bat egiteko, urtero errepikatzen duten lekuetan.  (Sorgorraldia > suge> Wikipedia)
Maite 6:49 pm on 2014/01/03 Permalink