sosegu
iz. Urduritasun edo larritasunik gabeko egoera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[baretasuna] baretasun, lasaitasun, naretasun, deskantsu Ipar., jabal Ipar., jabaltasun Ipar., nasaitasun Bizk., donario Gip., trankiltasun g.e., sosegamendu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es tranquilidad, sosiego, calma
fr tranquillité, calme, repos, apaisement
en calm, tranquility
port sossego, calma
Hemen dena dago soseguan, sekula ez zaio etortzen inor bakea haustera. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Asier Sarasua 1:44 pm on 2012/08/25 Permalink
Hizkera batzuetan berba jasoa da; Eibarren eguneroko hitz arrunta, baina beste adiera batekin. Adizlagun edo izenlagun bihurtuta, “sosiguz” (‘astiro’, ‘poliki’): http://bit.ly/NnjXOs Baita aditz bihurtuta ere: “sosiguztu” (‘mantsotu’)
Maite 10:04 am on 2012/09/10 Permalink
Sosiguztu ez nuen ezagutzen. Ederra benetan… Mila esker! 🙂