soslai
1. iz. Albotik ikusten den aldea, bereziki aurpegi-aldea. 2. adb. Zeiharka. Zeren eguerdian goitik behera artez eta arratsaldean saihetsetik soslai ematen baitu. • SOSLAI IBILI. Sigi-saga ibili. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
adond. g.e. [saiheska] : alboka, aldamenka, saiheska, trebes, trebesean, trebeska, zeharka, zeharretara, albokera Bizk., lapranean Bizk., trabes Bizk., bazterka g.e., eslai g.e., zehar zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) adb. de soslayo, de costado, de canto (2) iz. perfil, costado
fr (1) adb. de biais, obliquement (2) iz. profil, côté
en (1) adb. sideways (2) iz. profile
port (1) de soslaio, trocando as pernas (2) perfil, costado
Entzun:
Euskaldunen soslaian «aldaketa erradikala» gertatu dela azaldu du Baztarrikak. Batetik, gaztetu egin dira: 20 urtez azpikoetan, %70etik gora euskaldunak dira —1981ean ez ziren %20ra heltzen—. Gazte gehienentzat, ordea, euskara ez da lehen hizkuntza, eskolan ikasia baizik: euskal hiztunen %42 dira euskaldun berriak, baina 30 urtetik beherakoetan %58ra igotzen da kopurua. [Etxeko gotorlekua, auzitan, Maite Asensio (berria.info, 2014-04-08)]
Reply