suebaki

iz. INFORM. Sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware- eta/edo software-sistema, baimenik gabeko inor sar ez dadin sare pribatuan. (Euskalterm) | iz. Sutea gertatzen denean sua zabal ez dadin mendi eta basoetan landaredirik gabe eratzen den zerrenda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Gehiago jakiteko:

Firewall edo suebakia oinarrizko aldez aurretiko neurria da, sareko segurtasuna hobetzeaz gain, kontrolerako eta zentsurarako erabili daitekeena. Gaur egun ordenagailuak etengabe daude Internetera konektaturik, milaka programa arriskutsu eta kaltegarrien eskuetatik gertu. Hauek ordenagailua gainkargatzen dute, izorratzera heldu arte. Ez badugu firewall bezalako oinarrizko segurtasunik ordenagailuan, datuak baita etxeko sarea hondatu daiteke. Dena dela, suebakiak ez dira segurtasun arazo guztientzako soluzio. (Jarraitu irakurtzen…)

Sinonimoak: iz.

[kontrasua]: kontrasu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) cortafuego, cortafuegos [zanja del monte] (2) INFORM. cortafuegos, servidor de seguridad
fr (1) coupe-feu (2) INFORM. coupe-feu, pare-feu
en (1) firebreak, fire line (2) INFORM. firewall
port barreira para conter incêndios

Entzun:

  1. Ona da suebaki bat instalatzea.
  2. Arrotzei ateak itxi: ADSL, haririk gabeko konexioa badugu edo ordenagailu eramangarriarekin sare publikora konektatzen bagara, suebaki bat instalatu. [Teknologia erabiltzea arriskutsu zaie gobernuen aurka borrokan ari direnei, Edu Lartzanguren (Berria, 2004-11-14)] (Ereduzko Prosa Gaur)

suebaki (Wikimedia Commons)