suilarda

suilarda (via Wikipedia > scullery room)

iz. Sukaldearen ondoko gela txikia, sukalde eta mahaiaren arteko lan eta zerbitzu lagungarriak egiteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘sukalondo’)

Orotariko Euskal Hiztegian

suilarda, sularda, zuilarda (A Apend). Recocina; alacena. “Zuillarda, alacena” A Apend. Suillardan dilingan dauden ziriko piltzarrak. Elsb LehE 109. Ekartzu bizar egitekoak. –Han ditutzu sullardan… aski duzu bizarra han berean egitea. Larz GH 1955, 32. Bainan artexkarik etzukeen arratsaldeko biak irian baizik, xutik sulardan jatean baizik. GH 1973, 148.

Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)

[sukalondoa] : sukalondo
[arasa] : arasa, zapalda, ontzitegi

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es recocina; alacena
fr office; placard à provisions
en scullery; cupboard (UK), closet (US)
port copa; guarda-comida

Entzun:

Suilardan dilingan dauden ziriko piltzarrak. Elsb LehE 109. (Orotariko Euskal Hiztegia)

suilardako mahainean
nahiz berantarekin
idazten genuenean
arkatz-paperekin leku guztietan

Haizeen meneko, Aguxtin Alkhate (Badok.info)