sumendi
Lurrazalaren irekigunea, mendi-itxurakoa, Lurraren barnealdetik datozen magma eta gasak kanporatzen dituena. Bolkan-mota bat da.
Sumendiak laba jaurtitzeko tximinia zentral nagusi bat izaten du eta profil konikoa garatzeko joera du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
‘Gaurko hitza’-rako marrazkiak | Pernan Goñi 5:58 pm on 2013/02/03 Permalink
[…] Hona hemen ‘Gaurko hitza’ Maite Goñiren ekimenarentzako egindako marrazkiak. ‘Gaurko hitza’ blogean, Maitek, egunero euskarazko hitz bat paratzen du, definizioa azalduz, literatura edo musikako adibideekin. Beste askok bezala, ekimen polit honetan laguntzera animatu nintzen, eta duela hilabete batzuk, astero marrazki bat egiten nuen, eta gero Maitek bideotxo bat ekoizten zuen. Adibide bat. […]