Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:59 pm on 2019/08/20 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arbendolondo 

    iz. Oso goiz loratzen den zuhaitza, hosto erorkor eta luzaranak, lore zuri edo arrosak, zurtoin bihurria, eta hazia jateko oso ona duena (Prunus dulcis). Arbendolondoa bere hezurretik sortzen den bezala. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arbendolondo (Urt Gram 23 -> A), armendolondo (SP), armendolaondo. Almendro. “Armendol-ondoa, amandier” SP. “Amandier, arbendolondoa” Urt Gram 23. “Amygdala, arbendolondóa, arbendola” Urt II 71. Ediren da bidea armendolaondo khiratsen eztitara ganbiatzeko, ondoan zilhatze hutsaz handik gozo khiratsaren ilki arazitzeko. SP Phil 87 (He 89 arbendol-ondo). Armendolondoa bere hezurretik sortzen den bezala. Ib. 315. Illargiz elurturiko arbendolondo batek. Amez Plat 32.

    Sinonimoak: iz.

        [arbendola]: arbendol, amanda Ipar., almendrondo Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Bot.) almendro, almendral, almendrero, almendrera, allozo (Prunus dulcis)
    fr iz. amandier
    en iz. almond tree
    port iz. (Bot.) amendoeira

    Neska-mutil taldea arbendolondo baten azpian jarri, eta gitarra joz eta gitarra entzunez ematen zituzten orduak. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arbendolondo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:08 pm on 2019/08/19 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arbaso 

    iz. 1 Batez ere pl. Aitona-amonez gorako aurrekoa. Lurpean lo dautza gure arbasoak. Arbasoen ohiturak. 2 iz. Birraitona edo birramona. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [aurrekoa]: asaba, aurreko, aurretiko.
    [asaba]: asaba, aitalehen, aitagoi, birraitona(giz.), birramona(emak.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. bisabuelo, -a (2) iz. patriarca; antecesor, -a (39 iz. (pl.) antepasado
    fr iz. (pl.) aïeul, ancêtre
    en iz. (pl.) ancestors
    port (1) iz. bisavô (2) iz. antecessor, -a (3) iz. (pl.) antepassado, -a

    Eta gehien-gehienok maite izan ditugu geure arbaso horiek, edo haien oroitzapena, edo haien gabezia sentitu, ezagutzerik izan ez badugu.  [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arbaso (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:28 pm on 2019/08/15 Permalink | Reply
    Tags: A   

    amañi 

    iz. Zub. Amona. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    amañi (S, R-is; Gèze, Dv (S), H (S, s.v. ama)). Ref.: A (amañi, amaiñi); Lrq; ContR 516.

    1. Abuela. Cf. aitañi. v. 1 amama, amona, amiña. Amak, amañik (amona) sartu okela / an geldi zan ondarrean. Or Eus 165. Jaun apheza, etxen dügün / amañi zaharran hiltzia / Dizügü orotan herrian / erran bezala hedatia. Casve SGrazi 112.

    2.Tía (BN-mix; Darric)” DRA.

    Sinonimoak: iz. Zub.

        [amona]: amandre, amona, amaso Ipar., amatxi Ipar., amama Bizk., amiña Naf., amagoi g.e., amasaba zah., amaxo Ipar. adkor (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Z) abuela
    fr iz. (Z) grand-mère
    en iz. (Z) grandmother
    port iz. (Z) avó

    – Baina, amañi, zer duzu negarrez? [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    amañi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2019/06/26 Permalink | Reply
    Tags: A,   

    sufrikario 

    iz. Sufrimendua. Sufrikarioak jasan. Mundu honetako sufrikarioak ez dira deus. Sufrikariozko leku bat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sufrikario, sufrikari (H), sofrikario (Lh, que cita a A, pero no lo encontramos en éste), sofrikari (Dv).

    Sufrimiento. v. sufrimendu. Tr. Documentado al Norte (aunque no en textos suletinos) desde la primera mitad del s. XVIII. Al Sur sólo se encuentra en Arrue. Sofrikari es la forma empleada por los autores del s. XVIII. En el XIX, se impone sofrikario (hay ambas formas en Jauretche y en JesBih). Orduan ezagutuko duzu bizitze huntako sofrikariak eztirela deus. Ch III 51, 2 (SP pairuak). Zer nahi den sofrikari, zer nahi den dolore yasan dezazun […]. He Gudu 136. Bihotz onez pairatzen sofrikari eta idoi guziak! Lg II 110. Sofrikari guziak onez eramateko. Arr GB 4. Bertze asko giristino sofrikarioen artean bere fedea ukhatu dutenek. Prop 1876-77, 54. Zertako beraz hoinbertze sofrikario? Zertako azote kolpeak, elhorrizko koroa buru fuinetan? Lap 260 (V 118). Sofrikario latzgarrienetan hilarazi zuten. Zerb IxtS 76. Sofrikarioak oro onartzen zituen bere hutsen ordain. Lf Murtuts 28. Hortaz duzun sofrikarioa marka eta froga da zonbat maite nuzun. Ardoy SFran 119. Sofrikarioa ustezkoa baitute. Larre ArtzainE 178. En DFrec hay 4 ejs., septentrionales, de sofrikario. v. tbn. Sofrikario: JesBih 450 (438 sofrikari). Jaur 409 (147 sofrikari). LuzKant 31. Elzb PAd 50. CatJauf 28. Etcham 238. Othoizlari 1964 (n.º 37), 573. Xa Odol 218. Sofrikari: CatLav 3 (V 11). Mih 101. Brtc 202. Monho 76. Harispe EE 1884a, 509.

    Sinonimoak: iz.

    [nekea]: eramankizun, neke, nekepe, pairakuntza, sufrimendu, pairamen Ipar., sufrimen g.e., pairamendu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere Ipar.) sufrimiento
    fr iz. (batez ere Ipar.) sufrimiento
    en iz. (batez ere Ipar.) sufrimiento
    port iz. sofrimento

    Sufrikario ikaragarritan nago. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sufrikario (Argazkia: Photo by Luis Galvez on Unsplash)

     
  • Maite 11:35 pm on 2019/06/22 Permalink | Reply
    Tags: A   

    artizkune 

    iz. Gip. g.er. Ardiak jezteko lekua.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    artizkune (G-goi; -kuna Izt VocC; H), artizkun (G-goi), artizkuma (G-goi). Ref.: A (artizkuma); AEF 1995, 99; JMB At (artizkun). Etim. De art- (< ardi) + jeitz- + -gune.

    “Paraje de ordeñar las ovejas” Izt VocC. “Lieu fermé où l’on trait les brebis” H, que cita Izt C 224. “Corral en el que se ordeñan las ovejas” JMB At. Cf. artikune, artizun. Ardiak jatzitzeko tokiari esaten zaio artizkunea. Izt C 224. Illunabar-alderontz ardiak artizkunara biribillatu ta jatzi. Ib. 229. Mendi onetan badira artzainak beren artizkuna inguruan egindako azarekin laureun bana erreal artzen dabeenak. Ib. 157. Esnea jeisteko kaikua eskuan zuala Pernando gerturatzen ikusi orduko, artizkunetik irten eta an joaten zan igesi nora nai. Muj PAm 74. Egiten ari nintzan lanak utzita, artzen nuen marmita makilla baten puntan lotuta, ardiak jeztera joateko Urreako aitz inguruko artizkunera. Zubill 57. Alaxe egon giñan artizkun artan, zamaria itzuli arte. Ib. 97.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. aprisco, majada, ordeñadero, paraje para ordeñar las ovejas
    fr iz. endroit pour traire les moutons
    en iz. milking pail, place to milk the sheep
    port iz. lugar para ordenhar as ovelhas

    Egiten ari nintzan lanak utzita, artzen nuen marmita makilla baten puntan lotuta, ardiak jeztera joateko Urreako aitz inguruko artizkunera. Zubill 57. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    artizkun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:25 am on 2019/06/15 Permalink | Reply
    Tags: A   

    alkatetza 

    iz. Alkatearen jarduera eta kargua. Alkatetza ez galtzeagatik, egin zuen bere agintariak agintzen zion guztia. Ez zuen alkatetza uzteko gogorik. Alkatetzarako hautatu zuten. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    alkatetza (-tzaia det., V-gip ap. A Morf 83; G-azp).

    Cargo de alcalde. Bere leialtade pin eta serbitzo andien saritzat, eman ziozkaten iru bizialdirako Alkatetza Saiazkoa, Gipuzkoako Eskribani nagusia, eta beste zenbait eskubide. Izt C 455. Mitxel, ez aldakizu entzunda sarritan, / Alkatetzan jornalik ez oi dala izan? AB AmaE 240. Norbait alkatetzarako edo legegilletzarako autatu bear dabenean. Ag Kr 172. [Alkateak] alkatetza ez galtzeagatik, egin zuen bere agintariak erakusten zion guzia. Goñi 73. Zure lana ongi betetzen ba-dezu alkatetza ere utziko dizugu, emakumea! Lab EEguna 79. Letamendik ez ei eukan bere alkatzetzea izteko gogorik. Erkiag BatB 67. Alkatetzagaz batera Udala itxi eban. Gerrika 243. En DFrec hay 15 ejs.

    Sinonimoak: iz.

        [alkatearen agintaritza]: alkatego, auzapezgo L-BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. alcaldía [dignidad o cargo]
    fr iz. mairie, fonction de maire
    en iz. mayoralty
    port iz. prefeitura [dignidad o cargo]

    Alkatetzarako hautatu zuten. (Hiztegi Batua)

    alkatetza (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:55 pm on 2019/06/11 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahalbide 

    iz. Norbaitek edo zerbaitek ahal duen gauza. Bakoitzak bere ahalbideen arabera lagundu behar du. Hizkuntzarekin jolas egiteak ere hizkuntzak dituen ahalbideez ohartarazten gaitu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ahalbide. Medio, posibilidad, recurso. En DFrec hay 10 ejs. Cf. Ldi IL 12: “Iñor ez mintze-aal bidea asmatu-bearrez”.

    Sinonimoak: iz.

    [baliabidea]: ahal, ahal izate, ahalmen, ahaltasun, baliabide, fakultate, posibilitate, ahaltsutasun g.e., algo zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. medio, posibilidad, recurso
    fr iz. moyen, possibilité
    en iz. chance; recourse; possibility
    port

    Bakoitzak bere ahalbideen arabera lagundu behar du. (Hiztegi Batua)

    ahalbide (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel