Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:07 pm on 2020/08/02 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barakuilu 

    iz. Barraskiloa. Barakuiluak belarjaleak dira. Saskia bete barakuilu. Barakuiluak jan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    barakuilu. barakuilo (G ap. A ; H; -ullo Lar, Añ (G), H), barakulu (Lar), barakulo, barakoil, barekuilo (H), barrakulio. Caracol. v. marakulu, baraskoil, barekarakoil, barekurkuilo, marraskilo, karakoil.
    *Andreak etxea behar luke nola baitu barakoilak. Ox 177. Ondoan, barakullu zuri saski bat zedukan, eta gal-ondotik esku beltzean bakoizka artuki, onela kantatzen zien: Barakallu, barakallu, / atera adi gelatik; / barakullu, kullubara, / adarrak eguzkitara; / barakullu mojatxi, / ortik irten ez ba adi, / autsiko nik etxeñi. Or Mi 102. Barekuillo-azal batean argi aul batek aitzuloko orma zerbelak gorrixtatzen zituen. Ib. 72. Yardun au zuen nexkaren aurrean, saskia bete barakulludun mutikoak. Ib. 105. Barrakulio edo karakolak omen dauzka aoan ogeitamar milla ortz. Euzkal-Egutegi 18-11-1928 (ap. DRA). Gizonari, barakuloari bezela, bere oskol aztuna karriatu eziñik, bizia narran dijoakio. Elizdo EEs 1929, 177. Belarrizut, barakuillo bat bere etxearen pean dirudi. Amez Plat 82 (ap. DRA). En DFrec hay un ej. más de barakuilo y otro de barakuilu.

    ITSAS-BARAKUILU. “Itsas barakulloa, coquillage. v. maskulua” H.

    Sinonimoak: iz.

    iz. [barraskiloa]: barraskilo, karakoil, karakol, kurkuilo , barekurkuilo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Zool.) caracol (2) iz. (Anat.) cóclea, caracol
    fr (1) iz. (Zool.) escargot (2) iz. (Anat.) limaçon ; cochlée
    en (1) iz. (Zool.) snail (2) iz. (Anat.) ochlea
    port (1) iz. (Zool.) caracol (2) iz. (Anat.) cóclea, caracol

    Testuinguruan

    Ezin bertatik irten, ez aurrera ez atzera, ilaran erabat atrapatuta, barakuiluak baino mantsoago, aizue. [Berria, 2009-06-16, «Postal galanta», Ane Muñoz [Gaiak]]

     
  • Maite 7:01 pm on 2020/07/20 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bage 

    bage postpos. [Oharra: Euskaltzaindiak, bage-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gabe]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bage. v. gabe; bahe. (Chaho, T-L).

    Sinonimoak: iz.

    [bage]: e. gabe || (1) gaberik, barik (2) gabeko (3) gabetasun, gabezia (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es Ik. gabe || (1) postp. sin (2) postp. en vez de, en lugar de (3) postp. (denborazkoetan) antes de (4) postp. (aditzaren era burutuaren ondoren, agintzeko edo ohartarazteko) no (5) iz. carencia, necesidad, privación, falta (6) izond. pobre, necesitado, -a; carente, desprovisto, -a
    fr (1) postp. sans (2) postp. au lieu de, à défaut de ; à la place de (3) postp. (denborazkoetan) en moins de, sans plus de (4) izond. pauvre, nécessiteux, -euse ; défectueux, -euse
    en (1) postp. without (2) postp. instead, rather (3) postp. [denborazkoetan] before
    port (1) postp. sem

    Testuinguruan

    Guztiz ederra, parerik bagea! #gaurkohitza

     
  • Maite 7:56 pm on 2020/07/14 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bidesari 

    iz. Bide bat erabiltzeagatik ordaindu behar den diru kopurua. Bidesaria ordaindu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIDE-SARI. (Añ A; bidasari Lar).
    a) “Portazgo” Lar y Añ.
    b) (Su) merecido, justo premio o castigo.
    Berezte bakarkako onetan ekusiko ditu Jesus juezak ongi bizitu diranak egin dituzten gauz onak eta gaistoen gaistoak, bakoitzari bertatik emateko dagokan bide-saria. Mb IArg I 202.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. peaje
    fr  iz. péage
    en iz. toll
    port iz. pedágio

    Testuinguruan

    Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Beasain-Bergara arteko autobian bidesaria ezartzea [Paulo Ostolaza, Berria.eus (2020-07-14)]

     
  • Maite 11:59 pm on 2020/07/08 Permalink | Reply
    Tags: B   

    besartetu 

    besartetu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, besartetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. besarkatu]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    besartetu. (V, G ap. A ). Abrazar. v. besarkatu. Biotzikara errimeaz, sendo besartetu dogu alkar. Echta Jos 361. Erromulo ta alabea eldu ziranean, oraindiño besartetu>rik eukan Josetxo amak, ezin itxita. Ib. 365. Pozik egoan mutikotxoa, Juana Marik besoan artu ebanean: jitanoak urreratuten jakazanean besartetzen eban sendo Juana Mari deadar gogorrakaz; ezeban nai joan jitanoakana. Ib. 16. Abarcar. Besoak zabaltzerakoan, zabala, neurrigabea nai dugu arrapatu, besartetu. Vill Jaink 133.

    Sinonimoak:

    ad. g.e.  [besarkatu]: besarkatu, laztan egin, laztan eman, laztandu, maite egin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. abrazar, rodear con los brazos
    fr du ad. embrasser
    en du ad. to embrace, to hug
    port du ad. abraçar;

    Testuinguruan

    Agurtzerakoan, estu besartetu ninduen. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)]

     
  • Maite 9:58 pm on 2020/06/15 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baldintzatu 

    du ad. Zerbaitek beste zerbaiti baldintza ezarri; zerbait edo norbait era jakin batekoa izanarazi, era jakin batean ariarazi. Haren etortzeak nire joatea baldintzatzen du. Erabaki hark geroko bizitza baldintzatuko zidan, hein handi batean behintzat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baldintzatu. Condicionar. Lehenago mantentzen nituen premisak idatzi nituen garaiak baldintzatuak zeuden. PGoen Eusk 1995, 657. En DFrec hay 13 ejs.

    Sinonimoak: iz.

    ad. [baldintzapetu]: baldinpetu, kondizionatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  du ad. condicionar; supeditar (2) du ad. (Psikol.) condicionar
    fr du ad. conditionner, subordonner
    en du ad. to make conditional on/upon sth; to condition, to determine
    port (1)  du ad. condicionar (2) du ad. (Psikol.) condicionar

    Testuinguruan

    Koronabirusak goitik behera baldintzatu du turismoaren jarduera, eta ikusteko dago sektorearen barruan zein diren kalte handiko helmugak eta kalte txikikoak. [Gertukoak helduko diren esperantza, Xabier Martin- Ekhi Erremundegi]

     
  • Maite 9:32 pm on 2020/05/20 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berrekin 

    berrekin, berrekin, berrekiten || dio ad. Berriz ekin. (nor osagarririk gabe). Bihar berrekingo diozu lanari. Hilerrian sartu gabe berrekin nion bideari (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrekin. birekin Neols. creados por Arana Goiri en 1897 y 1896 respectivamente (AG 1508 y 2337). “Berrekin, de berr- y ekin ‘emprender‘” NeolAG. “Birekin (volver a emprender) de ekin (emprender)” AG 2337.
    1885. Berrekitten da Loiolako etxe deuna egitten. (1897). AG 1508. Gaur gauerako ostatu / nere ermitan badezu. / Biar ber-ekin dezazun pozik / orain lo, amets egizu. SMitx Aranz 24. En DFrec hay dos ejs. de birrekin.

    Sinonimoak: iz.

    [berrekin] : berrabiatu, berriz ekin, berrasi, birlotu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dio ad. reanudar, reemprender
    fr reprendre, continuer; réentreprendre
    en resume, restart; resume
    port retomar, recomeçar; continuar, prosseguir

    Testuinguruan

    Zeruko izarrek beren ibilbide argiari berrekin zioten. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)]

     
  • Maite 10:32 pm on 2020/05/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baxoerdi 

    iz. Baso erdi ardo, batik bat lagunartean tabernan edaten dena. Ik. basoerdi; txikito; baso erdi. Baxoerdi bana edaten. Tabernan baxoerdi bat hartu eta etxera. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basoerdi. Medio vaso, vaso lleno hasta la mitad. ” Kartzu baso erdi bat ur (AN-gip-5vill. B)” Gte Erd 294.
    Asmatu zuan erostea baso erdi aguardiente. Mg CC 182. Baso erdi bat arno gorri. ECocin 14. Poltsa apur bat estutzen zuan da baso erdi bana zorne ateratzen zan gauean da goizean. JAzpiroz 181. Baso erdi bat arno. Larre ArtzainE 26. Medio vaso de vino.
    Eman zidaten baso-erdia edanta. Ataño TxanKan 222. Gero tabernan basoerdi pare bat bakoitzak. BBarand 99. Janan tartian ardo on pixkat / oso gaizki ez dijua, / bañan iñundik al badezute / utzi baso erdikua. JanEd II 108. BAXOERDI (Forma con palat. expresiva). Chiquito, medio vaso (gralmente. de vino).
    Ekatzak beste . baxo erdi. Ag G 311. Tramena baten sartu die, baxo erdi bat artzea. Alz Bern 59. Orduan baxo-erdiyari eltzeko gaizki ibilliko itukan. Alz Burr 40. Baxo erdi bat Jesus batean ziplatu ta gero. Muj PAm 59. Txarragoak dira baxo-erdi ta zurrutaren ondoren izaten diran tiroak. Munita 49. Baxoerdi mordo ugaria edan dugu alkarrekin. Txill Let 55. Azkeneko baxo-erdiak egin zidak min. Anab Usauri (ed. 1986), 20. Edan dezagun baxo erdi bana. Salav 88. Eta orduan aztuko dituk Pamplonako baxo-erdiak eta emen elkarrekin pasatzen ditugun ordu atsegin abek. Ib. 66. Tabernariari baxo-erdi bat eskatu zioken euskeraz. Ataño TxanKan 251. Bi baxoerdi edan ezkero, ez dituk ixiltzen. TxGarm BordaB 97. Baxo erdiak ordaintzeko, atzaparra bete diru aterako zuan. BBarand 150.

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (herr.) chiquito; vaso pequeño o medio vaso de vino
    fr  iz. (herr.) (petit) verre
    en iz. (herr.) a small glass or half a glass of wine
    port  iz. (herr.) copo pequeno ou meio copo de vinho

    Testuinguruan

    Ostera, nahiago izan dugu gezurra afalondoko kontuekin lotu, edo artazuriketakoekin, edo baxoerdiekin. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel