Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:14 am on 2011/05/11 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eskuzabaltasun 

    iz. Eskuzabala denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bihotz-zabaltasun, bihotz-handitasun, borondate, emankortasun, liberaltasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es generosidad
    fr générosité
    en generosity

    Eskuzabaltasuna iraultza handien ohorea da -esan zuen Merceryk, duintasunez. [Esperantza, Andre Malraux / Karlos Zabala (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:37 am on 2011/05/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    elkartasun 

    iz. 1. Bi lagun edo alderdiren artean elkarri laguntzeko egiten den hitzarmena. Jainkoak Abrahanekin egin zuen elkartasuna. 2. Helburu bera dutela edo gauza bera komeni zaiela ikusten duten lagunen artean elkarrekin aritzeko edo elkarri laguntzeko sortzen den batasuna. Elkartasuna gauza beharrezkoa da senideen artean. Estatuko herrien arteko elkartasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [solidaritatea]
    batasun, batze, elkarketa, elkartze, solidaritate, bakuntza Ipar., batzaldi g.e., elkarte g.e., batuera zah., batutasun zah.
    [elkargoa]
    egiune, elkar-hartze, hitzarmen, itun, ituntze, kontratu, akordio Ipar., paktu Ipar., itunpen g.e., ongunde g.e., patu Ipar. g.e., elkargo zah., abeniko Ipar. zah., aliantza Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) solidaridad, unión (2) alianza, pacto (3) relación (4) asociación, sociedad, unión; compañía, sociedad mercantil; congregación
    fr (1) solidarité (2) alliance, pacte, accord
    en (1) solidarity, support (2) alliance, agreement

    Elkartasun handia ezagutu zuen eta ez zuen sekula aski eskertu ahal izan, elkartasun hari esker iraun baitzuen, dudarik gabe, bizirik. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:07 am on 2011/04/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eseki 

    du ad. 1. Zintzilik, dilindan jarri. Arropa eguzkitan eseki. Arbola batean eseki zuen bere burua. 2. FIS. eta KIM. Esekidura egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [eskegi]
    zintzilikatu, eskegi Bizk. , zintzilik jarri, dindilizka egon, dilindan egon, dilindan ipini (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es colgar, suspender; tender
    fr suspendre, pendre, étendre
    en (1) to hang (up) (2) to hang up (telefonoa) (3) to hang out (arropa)

    Baina gizonezko ahots bat atera zitzaidan, eta eseki egin nuen, hark, erabat haserre, hirugarren edo laugarren aldiz “dígame” esan ondoren. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria  (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Sorpresa handirik gabe, soin gainetik Massimo Duti jaka kendu, eta ate ondoko armairuan eseki nuen. [Traizioak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eseki (FlickrCC, bennlat)

    eseki (FlickrCC, Manu M. Corrales)

     
    • Luistxo 11:21 am on 2011/04/25 Permalink

      Gure etxean beti esegi. Baina edozer gauza ez da esegitzekoa. Telefonorik ez dut sekula esegi neuk, nahiz eta Elhuyarrek adiera nonbait ontzat eman. Inposiblea: nola ba? pareteko ultze batetik? txarra naiz brikolajerako. Nik telefonoa kolgau egiten dut, edo asko jota moztu.

      Zintzilikatu aditzak ere ez dit balio sinonimo bezala. Aditz bezala ere ez nago prest onartzeko: gauzak zintzilik daude edo zintzilik jartzen dituzu. Pirritx eta Porrotxen euskeroide datorkit burura, arropak zintzilikatu amona josefinarentzat… Ze zintzilikatu eta ze zintzilizakur! arropa esegi egiten da joder!

    • Maite 11:36 am on 2011/04/25 Permalink

      Baina, Luistxo, ez zaitez haserretu hitz baten esanahiarengatik, gizona!! 🙂

      Orain serioxeago. Ulertzen dut zer diozun eta ados nago, niri ere oso artifiziala egiten zait hitza. Kuriosoa egin zait Orotariko Euskal Hiztegian topatu dudan adibide hau. Ene!

      “Oraingo mutill obek zer dute merezi? Errekan beratuta, lixiban egosi. Arrian golpe bi eta sasian esegi (Apoloniak Zegamako emakume bati ikasia)” Iz ArOñ (s.v. oraingo).

      Dena den, OEHn kontsultatuz gero, adiera gehiago dituela dirudi:

      eseki (AN, G; Lar, Añ, H), esegi (V-m-gip; Lar, H), iseki (Lar), exegi (V-gip; Lcc), ixeki, isegi (G-goi), ixegi (V-gip, G-goi), itseki (Lar, Añ), itxeki (G; Lar, H), isiki (G-azp-to-bet), ixiki (G-azp), ixigi (G-azp). Ref.: A (eseki, esegi, exegi, isegi, isiki, itxeki); VocZeg 186; Etxba Eib y Elexp Berg (esegi); Iz ArOñ (esé(g)itta); Gte Erd 310.

      Colgar. “Colgar alguna cosa, exegi zerbait” Lcc (sust. vbal. exete). “Tender la ropa para secarse, itseki, itxeki” Lar. “Soguilla. Cuando te dieren la vaquilla, acude con la soguilla, danean eguzki, zapiak itxeki” Ib. “Oraingo mutill obek zer dute merezi? Errekan beratuta, lixiban egosi. Arrian golpe bi eta sasian esegi (Apoloniak Zegamako emakume bati ikasia)” Iz ArOñ (s.v. oraingo). “Ixikita laga zuen telefonoa (G-azp); Ixegite itxi dot (V-gip)” Gte Erd 310. v. eskegi. Tr. Documentado en autores vizcaínos y guipuzcoanos. Los primeros emplean las formas en -gi, mientras que los segundos emplean sobre todo -ki. Azkonarraren atzamartxoa ekarriko dot menditi, / begizkorik eztegizuen bulartxorean isegi. Acto 464s. Zure eskutik ari batetik bezala zinzillik edo esekirik nengoela. Cb Eg II 37 (Dv LEd 77 dilindan). Nekezale guztiak bere badaukez euren zapatak zutoetxubetan ta kalzerdijak kakuan esegita. Mg PAb 94. Itxeki zan soka batetik eta arkitu zuen zinzilika zegoala. AA II 194. Kurutzian josita, esegita daguan lekuban. fB Ic I 72. Ebagi oin edo zapatien neurriko intxaur azala, esegi zugateko laratzuban. Astar II 38s. An hill zan ixekirik, odola zeriola. Arr GB 82. Antxe, kebideari barrendik zintzilikatzen zan laratzetik pertza exegita, egosten zituen olloentzako ta abereentzako janariak. TAg Uzt 110. Badakit zertatik eseki ditun gure maisuak lege osoa eta igarleak. “Suspenderit”. Or Aitork 358. Orduan esan zion aitorleari bere ezpata eta puñala Andre Mariaren aldarean ixigitzeko. Manzi GPatroi 52 (ap. DRA). Eutsi ik, ankatik lotuko xau sokia eta arbolatik esegi eta ilko xuat. And AUzta 54. Illunak esegi ditu bere oialak inguruko ormetan. Erkiag BatB 110. Guzion bizia ari batetik esegita darabilgu. NEtx LBB 80. Ardia jarri genduan txabolako atetik bera, kakotik isikita. BasoM 127. Txirrikatik esegita dauden zur horiek. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx).

      v. tbn. Izt C 192. Lard 182. Ur Ex 40, 19. Arr May 30. Ag G 16. Esegi: A BeinB 81. Ag AL 60. Itz Azald 12. Or Tormes 39. Ldi UO 20. Zait Sof 169. Mde Pr 113. Anab Poli 86. Ibiñ Virgil 73. Azurm HitzB 30. Exegi: Zait Sof 93. Gand Elorri 169. Berron Kijote 160. Iseki: Arzdi in LEItz 86. Or Mi 36. Ixeki: Lasa Poem 63. Ixegi: Aran SIgn 20. Itxeki: Izt C 244. Isiki: EEs 1912, 60.

      Egun artan bertan eortzazu, ordea, alako esegia biraogarri bait-zaio Yauberi. ‘Qui pendet’. Ol Deut 21, 23 (Dv habetik dagoena, Ker eskegitakoa).

      “Depender, esegi, eseki egon, ixekia egon” Lar. “Dépendre” H. “Itxekitzea, […] 18. tenir à, dépendre de. Gure salbazioko osasuna dago esekita bekatuaren ezagutzatik (Mg)” Ib. “Itxeki, depender, estar pendiente. Bizitza onetik itxekirik dago salbazioa (371)” LE-Ir. Zure esku poderosotik esekirik nago beti. Cb Eg II 36s (Dv LEd 76 itxikitzen nau).

    • Ricardo 4:05 pm on 2011/04/25 Permalink

      Nire ustez, “telefonoa eseki” moduko irudizko adierak onartzea denbora eta ohitura kontua da. Nork esango zigun duela urte batzuk Internetetik gauzak “jaitsi” egingo genituela? “Jaitsi, mendiak eta eskilarak jaisten dira; edozein gauza ez da jaistekoa” esan zezakeen batek orduan (batek baino gehiago esango zuen, segurki).

      Pentsa dezagun gaztelaniaz RAEren hiztegian 1983ko ediziora arte ez dela agertzen adiera hau: “Interrumpir, cortar una conversación telefónica colocando el auricular sobre el aparato correspondiente”. Baina gaztelaniazko testuetan dagoeneko 1930etako hamarkadan erabili zen, lehenago ez bada, eta ahoz are lehenago ere seguruenik.

      Ingelesez ere “hang up” aditzaren esanahia euskarazko “eseki”ren antzekoa da: zerbait kako (edo antzeko) batean zintzilik uztea. Baina ingelesak ez du batere arazorik hitz arrunten esanahiak hedatzeko, irudizko adiera berriak erantsiz (informatikako lexikoa da horren adibide nabarmena).

      Euskarazko hiztegian (gainerako hizkuntzetan bezala) hiru aukera nagusi ditugu adigai berrien premiei erantzuteko:

      1) Mailegua hartzea
      2) Hitz berri bat sortzea, eratorpenaz edo elkarketaz baliatuz
      3) Hitz baten esanahia zabaltzea, irudizko adiera edo adiera metaforikoa erantsiz

      Nire iritziz, hirurak dira zilegizkoak eta beharrezkoak, baina lehenengo bideari gehiegizko lekua ematen badiogu, beldur naiz ez ote garen azkenean erdar(ar)en lexiko-egiturei atxikiegiak geratuko. Honek dakarren ondorioa da erdaratik datorren guztia berehala eta ia automatikoki onartzen dugula (“kolgau”), baina euskararen barneko aldaketa eta hedakuntza semantikoak zail eta arrotz ikusten ditugula (“eseki”).

    • leire 9:46 pm on 2011/04/25 Permalink

      Gurean, ostera, [eskei] eskegi erabiltzen dugu, baita telefonoarendako ere. Bai, guk sasoi batean telefonoa eseki egiten genuen, telefonoa hormara josita zegoelako. Beraz, zabalkunde semantikoari esker, eta Ricardok oso ondo azaldu duen legez, nik eseki=eskegi gustura asko erabiltzen ditut. Hori bai, zintzilikatu munstrokeria da nire senerako, nahiz eta hiztegi batuak onartzen duen. Zer egingo diogu, bada?

    • arasanse 9:58 pm on 2011/04/25 Permalink

      Guk ez dugu arropa zintzilikatzen, ezta esegi ere, guk arropa zabaldu egiten dugu, telefonoa, berriz, kolgatu

  • Maite 10:57 am on 2011/04/23 Permalink | Reply
    Tags: E   

    elurte 

    iz. 1. Elur-erauntsi larria. 2. Elur asko egiten duen denboraldia. Ezagutu dudan elurterik handiena 1888koa izan zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [elur-erauntsi larria]
    elurtza Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nevada; temporada de nieves
    fr temps de neige, quantité de neige, grande chute de neige
    en (1) snowstorm; snowfall (2) snow season

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 5:27 pm on 2011/04/17 Permalink | Reply
    Tags: E   

    etxe orratz 

    iz. Pisu asko eta ohi baino altuera askoz ere handiagoa duen eraikina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:17 am on 2011/04/09 Permalink | Reply
    Tags: E   

    euskalakari 

    1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena. (Korrika.org)

    1. n./ adj. quien ama, aprende y usa el euskara. 2. n./adj. quien se esfuerza en aprender el euskara y mejorarlo, por amor a la lengua y con el ánimo de utilizarlo. Quien da pasos en ese sentido.

    KORRIKA 17ren mezua osorik.

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 9:11 am on 2011/04/02 Permalink | Reply
    Tags: E   

    egunero 

    adb. Egun guztietan. Egunero-egunero, hutsik egin gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [egun guztietan]
    egun oroz Ipar., egunean-egunean Bizk., egun guztietan, egunkal (Adorez eta UZEIren  sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es todos los días, diariamente; cada día
    fr journellement, tous les jours
    en every day; everyday

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel