Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:25 am on 2011/03/27 Permalink | Reply
    Tags: E   

    espaloi 

    iz. Kale, hiribide, etab.en bi bazterretara, galtzada-zorua baino pixka bat goraxeago eta oinezkoak bertatik ibiltzeko den kale-zati edo espazio zolatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:29 am on 2011/03/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    endekatu 

    da/du ad. 1. Nork bere espezie, arraza edo motaren berezko ezaugarriak galdu; ezaugarri onak galduz okerrago bilakatu. 2. FIS. eta MED. Endekapena gertatu.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [degeneratu]
    degeneratu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) degenerar, decaer (2) degenerar, producir(se) una degeneración
    fr dégénérer
    en to degenerate

    Bai behintzat bizi ginen garaietan, bai behintzat pragmatismoaren sasoian, “hartara gurea ez da inoiz endekatutako maitasun zimela izango” esaten zuen. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:17 pm on 2011/03/08 Permalink | Reply
    Tags: E   

    emakume 

    iz. Sexu emeko pertsona, bereziki heldua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [emaztekia]
    andre, emakumezko, emazte Sort., emazteki Sort., andrakume Bizk., andrazko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mujer
    fr femme
    en woman; lady

    Berdintasuna izatetik urrun dira oraindik emakumeak, batez ere lan arloan eta ardura postuetan. Horregatik hainbat manifestazio aterako dira gaur sindikatuek eta mugimendu feministak deituta. (Hainbat mobilizazio egingo dira gaur, emakumeek bizi duten diskriminazioa salatzeko, Berria.info) [2011-03-08]

     
  • Maite 9:42 am on 2011/03/03 Permalink | Reply
    Tags: E   

    entretenizio 

    Badira oso eremu geografiko murritzean erabiltzen diren hitzak: herri bakarrean, edo inguruko bizpahiru herritan. Halakoak hiztegietan ez sartzea normala da; hala ere, euskararen parte dira, guztion ondare, eta hitz horietako batzuk, gainera, politak dira elkarren artean konpartitzeko eta komentatzeko.

    Hitz horietako bat entzun nuen atzo: “entretenizioa”. Esanahi argia du: entretenimendu edo entretenigarri hitzen sinonimoa da. Erabili, berriz, Amezketan egiten omen da.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es entretenimiento
    fr amusement
    en entertainment

    Orain izango duzu zuk entretenizioa, biloba jaiotzen zaizunean.

    Xabier Mendiguren Elizegi
    Idazlea
    @xme64

     
  • Maite 6:56 am on 2011/02/07 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erlastura 

    iz. Marranta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [marranta]
    marranta, marranga g.e., erlastasun, erlats, karranka (UZEI eta Adorez Sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ronquera, afonía
    fr enrouement, aphonie
    en hoarseness, loss of voice, aphonia (tech)

    Erabilera honek eragiten zizkion tentsioek, bere mekanismo bokala ahuldu eta nekatzen zuten, ahots erlastura sortaraziz eta baita ahotsaren galera ere. [Alexander Teknika sailkatzen, APTAE]

     
  • Maite 8:10 am on 2011/01/05 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erlantz 

    iz. 1. Distira, zerbaitek berez ematen edo isladatzen duen argi bizia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [distira]
    bristada, dirdai, dirdira, distira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., distiradura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es brillo; resplandor, rayo
    fr brillant, éclat
    en brightness; shine; gleam

    Estu-estu besarkatu ditu bai aita eta bai ama, eta negar-tanto baten distira ere antzematen zaio begi-ertzeko erlantz argitsuan. [Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:17 pm on 2010/12/30 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezuste 

    iz. Ustekabea. Ezuste handia izan genuen han. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ezustekoa]
    ezusteko, itsumustu, ustekabe, gertu Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sorpresa, cosa inesperada
    fr surprise, imprévu
    en surprise, sth unexpected; contingency

    Hartu zenuen lehen ezuste mingarria izanen zen, seguruenik, ez inolaz ere azkena. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel