Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:53 am on 2015/03/02 Permalink | Reply
    Tags: G   

    goldatu 

    du ad. Lurra goldez landu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [lurra goldeaz landu]: ildaskatu, ildautsi Ipar., ildokatu Ipar., ildotu g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arar, surcar, labrar
    fr labourer
    en to plough (Br); to plow (Am)
    port arar, sulcar, lavrar

    Entzun:

    Erokeria hutsa omen zen, seme-alabak porrotaren bidean jartzea, itsasoa goldatzen hastea baino are antzuagoa, baina orduko guraso, irakasle, herritar bakar batek ere amesten ez zuen parentesi arteko jardun isil hark (Aizak… aizan…) ekarri du han-hemengo ikastola askok aurten ospatuko duen miraria, eskolaren sistema osoa goldatu eta iraultzerainokoa euskararentzat guztiz zakar gaiztoa zen itsasoan. [Aizak… Aizan…, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-03-01 )] (Berria.eus)

    goldatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 6:50 am on 2015/01/19 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gixot 

    iz. (Z) Gizonen era gutxiesgarria edo iraingarria. Gixot horrek egin duen azken txarkeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    gixot (S). Ref.: A; Lrq. Dim. despectivo de gizon. “1.º hombrecillo. 2.º poco franco, de poco espíritu” A. “Homme mesquin, peu généreux” Lrq (s.v. gizon). Ohart hiz arauz zuñen gozoki gixot hartaz trüfatzen hintzan. Eskual 3-1-1908 (ap. DRA). Gixot horrek (Lonbet jaunak) egin zütian azken tzarkerietarik bat. Eskual 17-1-1913 (ap. DRA). Gizun bati, edo hobeki erraitera gixot bati. Eskual 11-4-1913 (ap. DRA). v. tbn. GH 1932, 509.

    Sinonimoak: iz.
    [Gizonen era gutxiesgarria edo iraingarria] : gixon, gizontxo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pobre hombre, infeliz (2) hombrecillo (3) homúnculo, tipejo, tiparraco
    fr pauvre homme
    en poor guy, poor fellow
    port coitado

    Entzun:

    Inozo honek zain segitzen du, ea bateon batek noiz salatuko Rafael Vera terrorismoaren apologia egiteagatik. «Uste dut GALek izan zuela baliagarritasunik, Segurtasun Indarren morala suspertu baitzuen eta agintari frantsesen kezka areagotu», esan zuen gixotak.  [Gixotarena, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-01-18)] (Berria.eus)

    gixot (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:42 pm on 2015/01/10 Permalink | Reply
    Tags: G   

    giltzadi 

    INFORM. iz. Giltzadia (baita ere teklatu Hegoaldean eta klabier Iparraldean) gailu periferiko bat da, botoi eta teklen moldaketa bat erabiltzen duena, ordenagailura informazioa bidaltzen duten palanka mekanikoen edo etengailu mekanikoen gisa jarduteko. Giltzadiak 99 eta 147 tekla bitartean izaten ditu, lau bloketan zatiturik: funtzio blokea, bloke alfanumerikoa, bloke berezia eta bloke numerikoa. (Wikipedia)

    Giltzadi edota teklatu arteko eztabaida: Eztabaida: Giltzadi (Wikipedia)

    Euskaltermek teklatu hitza proposatzen du:

    teklatu. Normalean idazmakinan bezala jarritako tekla-multzoa, tekla bakoitza sakatutakoan karaktereak sortzen dituena eta ordenagailuan informazioa sartzeko erabiltzen dena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es teclado
    fr clavier
    en keyboard
    port teclado

    Entzun:

    Ordenagailu berriak pantaila handi bat eta giltzadi erosoa ditu.

    Teklatu berria erosi dut ordenagailuarentzat.

    giltzadi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 6:10 pm on 2014/10/19 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galanperna 

    iz. MIKOL. Agarikaleen ordenako eta Cystoderma eta Lepiota generoetako onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Hanka luzea eta eraztunduna da, eta txapela garatxoz beteta dago. Gehienetan krema-kolorekoak dira. Espezie batzuk, galanperna jangarria (L. procera) kasu, jaki preziatu dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedia:

    Galanperna (Macrolepiota procera) aterki baten antzeko perretxiko handi bat sortzen duen onddo basidiomizetoa da. Espezie aski arrunta da lurzoru drenatuetan. (Wikipedian)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    “(V-gerr-arr), la seta más temprana” A s.v. perretxiko. “Galamperna (Llanada de Alava), hongo comestible de la familia de las agaricáceas, muy abundante en Otoño, Lepiota procera. En Ali y Gobeo, galasperna […]. De galán y pierna, voces latinas, pero construídas a modo eúskaro: litm. ‘pierna de galán'” Baraib. Cf. tbn. VocNav s.v. galamperna y galipierno, y LzG s.v. galamperna (que lo da como “corriente”, con variantes galaperna en Uzquiano y galiperna en Pipaón). Item que se ponga otro mojón en Galapernaeta (c. 1526). Giriard (?) Historia de Bilbao I 241. Galapernaza. Ib. 246.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Mikol.) cistoderma (Cystoderma sp.) ; lepiota (Lepiota sp.)
    fr cystoderme
    en Cystoderma sp.

    Entzun:

    Elikadurazko produktu berriak onartzeko era biziki aldatzen da sektore, herri, garai, eta abar batetik bestera: zaldia, borraja, txakurra, barraskiloa, galanperna, arratoia, itsas trikua, txerria, saguzarra, txikoria, gamelua, patata, dortoka, indaba, intsektuak, tomatea, alkohola, etc. (egun, pizza, kebab eta antzekoak) toki batzuetan onartu dira eta bestetan ez. [Baietz okerreko bidea aukeratu! , Edorta Agirre (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    galanperna (Dabid, ‏@dabidmp) CC By-Sa

     
  • Maite 12:26 pm on 2014/10/17 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gihar 

    1. iz. Gizenik gabeko haragia edo haragi-zatia. 2. iz. (hed.) Zerbaiten zatirik trinkoena edo zailena. Bere zura gihar hutsa da eta oso iraunkorra. 3. iz. (hed.) Indarra, kemena. Esaera horiek beren giharra gal dezakete. 4. iz. ANAT. Muskulua. 5. izond. Gizenik ez duena; alde bigunik edo ahulik ez duena. Zuhaitz gihar eta hostotsua. Hitz gihar eta laburrez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [zain]: zain
    [muskulua]: muskulu
    [indar]: indar

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. magro, molla, carne magra (2) iz. (hed.) fuerza, vigor (3) iz. (Anat.) músculo (4) izond. musculoso, -a; fornido, -a; robusto, -a; fibroso, -a
    fr (1) iz. maigre [viande] (2) iz. muscle (3) iz. cœur, partie centrale (4) izond. musclé, -e ; costaud, -e ; robuste, fibreux, -euse
    en (1) iz. [okela] lean (2) iz. [muskulua] muscle (3) izond. robust, sturdy, strong; vigorous
    port (1) iz. carne magra de porcoe (2) iz. força, vigor (3) iz. músculo (4) adj musculoso(a)

    Entzun:

    Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Gizarteak adierazi duen giharra ez dugu inoiz ahaztuko, Egunkaria auzia (Berria.eus, 2014-10-17)]

    gihar (Irudia: interempresas.net)

    gihar (DevianArt CC, WDFp1)

     
  • Maite 5:41 am on 2014/10/06 Permalink | Reply
    Tags: G   

    geurtz 

    adb. Datorren urtean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    geurtz (SP -> A; -rz A, Dv, H).  Etim. Sobre la posibilidad de que urtez, instr. de urte, forme parte de la palabra, v. FHV 413.

    1. El año que viene. “Geurtzko ogia, le blé de l’année qui vient” SP. “Iragan urthea deitzen da iaz, oraingoa aurthen, eta heldu dena geurz” EZ Eliç XXV. Aurtendanik geurz-dara anhitz eki eta euri. O Pr 56. Aurten haurrak haz, geurz ileak ilaz. Ib. 57. Xazkoaren adin, geurzkoaren bardin. “De la taille de celui qui naîtra d’ici à un an”. Ib. 480. Geurtz (datorren-urtean) an bien izena bai âl du bordatzen. Or Eus 102. Sarak geurtz seme egingo dizu urtaro ontan. Ol Gen 17, 21 (Dv bertze urthean, Ker datorren urtean, BiblE urtebete barru).

    2. (Sust.). “Geurtza, l’année qui vient” SP.

    Sinonimoak: iz.
    [datorren urtean] : hurrengo urtean, datorren urtean (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (zah.) el año que viene, el próximo año
    fr l’an prochain, l’année prochaine
    en next year
    port o ano que vem

    Entzun:

    Geurtz etortzekoa da.  (Elhuyar Hiztegia)

    Ez dakit zer gertatuko den geurtz, eta bi urte barru. [Minimoen azpitik, Joxe Agustin Arrieta (Berria 2014-09-18)]

    Aurten haurrak haz, geurz ileak ilaz. Ib. 57. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    geurtz (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 5:19 am on 2014/09/15 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garbaldu 

    da/du ad. Soildu. • BESOAK GARBALDU. Mahukak igoaz besoak biluztu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [soildu]: soildu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. despejar(se), aclarar, podar | Lok. besoak garbaldu (remangar las mangas)
    fr da/du ad. (se) dégarnir, (se) dégager, (se) tailler, élaguer | Lok.   (se) retrousser les manches
    en clear, (weather) clear up | Lok.  to roll up one’s sleeves
    port (un bosque) clarear, (el cielo, el tiempo) abrir, podar | Lok. arregaçar-se.

    Entzun:

    Eraman handiz, komekatzeko tenorea ailegatu arte itxoin nuen, momentu horretan ohi den mugimenduaren ondorioz jende-lerroak garbaldu eta horrek gehiago ikusteko parada emanen zidalakoan.[Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    garbaldu (FlickrCC, Juan Fernandez)

    besoak garbaldu (Flickr, public domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel